Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

Hasiera HaurTxokoak Gaztelekuak Zure herria

 

 

1.  Haurren eta nerabeen eskubidea delako haien beharrak eta nahiak asetzen dituzten espazioak eta ekintzak izatea.

2. Aisialdiaren kontzeptu aberatsa eskaintzen dugulako gustukoak dituzten ekintzen bitartez.

3. Hezkuntza formalean zein eskolaz kanpoko beste jardueretan eskuratzen ez dituzten gaitasunak eta balioak barneratzen dituztelako bertan.

4. Haurrek eta nerabeek bizitzarako gaitasunak lantzen dituztelako, herritar aktibo eta autonomo izan daitezen.

5. Elkarrekin bizitzen ikasten dutelako: beraien arteko errespetua, elkarri entzutea, taldean lan egitea...

6. Protagonistak haiek direlako eta beraientzako espazioa delako.

7. Egitaraua zehazteko garaian parte-hartze aktiboa dutelako.

8. Herriko beste eragileekin harremanetan dagoelako, komunitatean.

9. Zerbitzu profesionala delako eta euskaraz gozatu daitekeelako.

10. Jende berria eta anitza ezagutzeko aukera ematen duelako, guztientzako irekia delako.