Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Nor gara

Gipuzkoangazte.eus Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirola Zuzendaritzaren webgunea da; zuretzat, Gipuzkoan haur, nerabe edo gazte zaren horrentzat pentsatua. Bertan eskura izango dituzu zure egunerokoan behar dituzun edo arlo desberdinetan lagunduko dizuten hainbat programa, informazio eta zerbitzu.

Bestalde, zuk, lurraldean Haurren eta Gazteen esparruan aritzen zaren eragile horrek ere,  hemen topatuko dituzu zure lan-eremuan lagungarri izango dituzun edukiak eta baliabideak. Horretarako, atal zehatz bat prestatu dugu: Gaztematika, Gipuzkoako Gazteria Sarean.

Gipuzkoako Gazteria Zuzendaritzaren helburua da, hain zuzen ere, lurraldeko biztanleen bidelagun izatea haien haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan, eta adin horietako gipuzkoar orori laguntzea bizi-proiektu pertsonal bat gauzatzeko autonomia ahalik eta handiena lortzen.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza