Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

22 AZAR
Hitzaldia: Bullyingaz eta ziberbullyingaz solasean guraso eta irakasleekin

 

Lekua: San Telmo Museoa.
Ordua: 19:00.
Sarrera libre, jarleku guztiak bete arte.
Hizlaria: Maite Garaigordobil, EHUko  Ebaluazio Psikologikoako katedraduna. (Gaztelaniaz)  

 

Maite Garaigordobil

Garaigordobilek, Ebaluazio Psikologikoako EHUko katedradunak, ciberbullyinga saihesteko eta gutxitzeko helburua duen esku hartzeko programa bat aurkeztuko du.

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Laguntzailea: San Telmo Museoa.

Bullyinga eta cyberbullyinga prebenitu eta tratatu egin behar den arazo bat dira, beren hedadura eta ondorioengatik (antsietatea, depresioa, somatizazioak, ikasketa-arazoak, etab.). Horretarako, ikastetetxeei, ikasleei eta beren familiei dagozkien neurri hezitzaileak behar dira.

Hitzaldian, lehenik eta behin, bullyingaren eta cyberbulyingaren fenomenoa aztertuko da, tartean zer-nolako jokabideak sartzen diren, zenbat ikaslek sufritzen dituzten, eta arazoan inplikatutako guztientzako zein ondorio dituzten argituz. Bigarrenik, halako jokabideak dituzten eta sufritzen dituzten haurrak eta nerabeak identifikatzeko zenbait estrategia aipatuko dira. Eta hirugarrenik, sakonago aztertuko da eskolak eta familiak berdinen arteko indarkeria prebenitu eta errotik kentzeko zer egin dezaketen, hau da, halako egoerak gertatzea prebenitzeko eta agertzen direnean ezabatzeko.

Familiaren esku-hartzeari dagokionez, alderdi babesle batzuk azpimarratuko dira, gurasoentzako jarraibide hezitzaile batzuk, seme-alabak biktima edo erasotzaile bihurtzea ekiditen laguntzeko, gurasoen hainbat jokaera mesedegarri, beren seme edo alaba biktima edota erasotzailea dela antzematen dutenean izateko, bai eta cyberbullyinga prebenitzen laguntzen duten jokabide batzuk ere, etxean Internet erabiltzeko moduarekin nahiz gurasoek seme-alabei eman diezazkieten gomendioekin lotuta daudenak. Gainera, bullyingaren aurkako bideo-joko bat erakutsiko da, familian eta eskolan jolasteko (Cybereduca cooperativo 2.0)

Eskola-testuinguruari dagokionez, bullying/cyberbullyinga prebenitu eta murrizteko esku hartzeko programa bat (Cyberprogram 2.0) aurkeztuko da. Programa horren helburuak dira ikasleei bullying/cyberbullyinga eta egoera horietan inplikatutako rolak (biktimak, erasotzaileak eta ikusleak) identifikatzen laguntzea; bullying/cyberbullyingak guztiontzat dituen ondorioak aztertzen laguntzea, halakoen aurrean gaitasun kritikoa, salatzekoa eta bikitamarekiko enpatia eta babesa indartuz; eta bullying/cyberbullyingeko jokaerak prebenitu edota horietan esku hartzeko estrategiak garatzen laguntzea.

Laburbilduz, hitzaldian fenomenoa aztertuko da, identifikatzeko estrategiak aipatuko dira, familian eta eskolan egin daitezkeen ekintza positiboak azpimarratuz, halakoak gertatzea ekiditeko eta agertzen direnean aurre egiteko.

Fitxa [PDF]