Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

  • NON: Hondarribiako aterpetxean         
  • NOIZ: Uztailak 16-22 | Abuztuak 20-26
  • ADINA: 8-16 urte
  • HIZKUNTZA: Euskara | English
  • PREZIOA: 250 € txandako
  • BEKAK: Familia ugariak eta gurasobakarrak, DBE, GLL, langabeak   

                                                             IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIO +

Sei eguneko udaleku itxi hauetan, gazteek teknologia, kirol eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Hondarribiako aterpetxean egingo da udalekua, non programazio ikastaroak eskainiko diren goizez, eta jarduera deskonektatuak arratsaldez.

40 haur egongo dira, gehienez, txanda bakoitzean. Halere, tailer teknologikoak garatzerakoan hainbat talde egingo ditugu, gure helburu pedagogikoak errazago lortu eta ikasleei arreta ahal bezain pertsonala eskaini ahal izateko. Hala, talde bakoitzak gehienez 12 partaide izango ditu. Taldeak gaika egongo dira banatuak, batzuk ingelesez eta beste batzuk euskaraz jardungo dira, eta honakoak izango dira:

Jarduerak 

1. txanda (8-12 urte) (uztailak 16-22)

  • Scratch programatu (8-10 urte)
  • Bideo-jokoak programatu (10-12 urte)
  • Minecraft  (8-10 urte + 10-12 urte)
  • Robotika programatu (10-12 urte)

2. txanda (13-16 urte) (abuztuak 20-26)

  • Bideo-jokoak programatu (13-14 urte)
  • Webguneak programatu (15-16 urte)
  • Aplikazioak programatu (15-16 urte)
  • Robotika programatu (13-14 urte)

Arratsaldetan, kirol jarduerak egingo dira: elkar ezagutu eta talde-sena sustatzeko jolasak, ibilaldiak, kirol zehatzetan espezializaturiko ekintzak... Kultura digitala eta garapen pertsonalari tarte berezia eskainiko zaio egunero.