Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

  • NON: Orona Ideo           
  • NOIZ: Uztailak 3-14
  • ADINA: 5-16 urte
  • HIZKUNTZA: Euskara | English
  • ORDUTEGIA: 09:30-16:30 | 09:30-13:30 
  • PREZIOA: 210 € goiz eta arratsalde/txandako | 180 € goizez bakarrik/txandako
  • BEKAK: Familia ugariak eta gurasobakarrak, DBE, GLL, langabetuak      

                                                             IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIO +

Hainbat tailer teknologiko edukiko dituzte eskura 5-16 urte bitarteko gazteek: dagoeneko ohikoak diren bideo-jokoen sorkuntza laborategiak, webguneen programazioa, aplikazioen programazioa... Gainera, Aste Santuko ikastarorako sorturiko proposamen berriak (argazki edizioa, esaterako) berriro eskainiko ditugu haien arrakasta ikusita. Ikastaro hauetako gehienak euskaraz egingo dira, baina batzuk ingelesez garatzeko aukera ere eskainiko da udako edizioan.

Arratsaldetako ekintzen artean,  kirol-jarduerak dira azpimarragarrienak; hauek begirale espezializatuekin egingo dira. Besteak beste, hondartzara ihesaldiak ere egin nahi ditugu, ikastaroetako partaideen arteko talde-sena sustatzeko.

100 ikasle bilduko dituen hamar eguneko (bi txanda) udako ikastaro hau Orona Ideo eraikinean egingo da, orain arte egindako campusek hau toki ezin hobea dela erakutsi baitigute.

Lurralde osoko gaztetxoek udako eskola honetan parte hartu eta programatzen ikas dezaten aukera eskaintzeko helburuarekin, Aste Santuko campusean bezala autobusak jarriko dira Orona Ideorako joan-etorria egiteko.