Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Kultura Digital@ren helburua da sarearen eta teknologia berrien erabilera haurren, nerabeen eta gazteen prestakuntza-prozesuan eta haien garapen pertsonalaren prozesuan modu aberasgarrian eta berdintasunezkoan sartzea, mundu digitalean moldatzeko beharrezkoak diren tresnak emanez.


2017an, Kultura Digital@k haurrak, gazteak eta hezitzaileak sentsibilizatzera bideratutako hiru ekimen jarriko ditu abian honako eremu hauetan:

 

320x162 Instant1ean.

Aisiak eta harreman pertsonalek dimentsio berri bat hartu dute eta ezinbestekoa da irizpideak izatea.

320x162 Kode_tu.

Mundu digitalak derrigorrez ezagutu behar diren lengoaiak eta kodeak erabiltzen ditu.

320x162Ziberbullying-a

Sarea jazarpenerako gune ere bilakatu dira eta ezinbestekoa da gune horiei aurre egitea.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Instant1ean programa

Gipuzkoako nerabeei (12-17 urte) zuzendutako programa, Sarean jokabide eta balio positiboak har ditzaten sustatzeko eta IKTak erabiltzean izan ditzaketen arriskuak prebenitzeko. Programa horren helburua nerabeekin lan egiten duten edo nerabeekin harremanetan dauden pertsonen eskura informazio baliagarria jartzea da, sareak eta IKTak erabiltzean sor daitezkeen egoerei aurre egiteko moduari buruzko informazioa, alegia.

Jarduerak sarea behar bezala erabiltzeko jarraibideak eskaintzera bideratuta daude, gehien erabiltzen diren tresnekin eta guneetan. Horretarako, honako ekintza hauek programatu dira:

512x180

 INSTRAGRAMEKO ARGAZKI-LEHIAKETA

Norberak nahi duena modu sortzailean adierazteko, sarearen erabilera egokia nabarmentzea, hashtagak: #instant1ean - #sareanONdo.

 Informazio +  

512x180

HITZALDIAK, SOLASALDIAK  ETA SARI-BANAKETA

Nerabeek solasaldiak dituzte gai horretan adituak direnekin edo tokian tokiko pertsona ezagunekin (aktoreak, artistak, kirolariak…), sare sozialetan dituzten esperientzia positiboen berri eman diezaieten. Gainera, gurasoek eta hezitzaileek ere aukera dute sare sozialetan eta IKTetan adituak direnekin.

Informazioa +

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Kode_tu

Programazio-lengoaia (kodea) lengoaia unibertsala da eta lengoaia hori ezagutzeak eta menderatzeak ezarriko du teknologien erabilera eta harremana. Programazioa unibertso digitalaren hizkuntza berria da eta hizkuntza hori menderatzen dutenek abantailak izango dituzte hezkuntza-eremuan eta lan-eremuan.

Kultura Digital@k lagundu nahi du haurrek eta nerabeek ezagutza hori eskura dezaten, egon daitezkeen gizarte-arrailak eta genero-arrailak gaindituz eta beren sormen teknologikoa garatzeko tresnak emanez.

Kode_tu programa Kode Eskolarekin, Orona Fundazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera garatu da eta 5-16 urteko haur eta nerabeentzat da. Kode_tu programak hainbat jarduera dauzka aurreikusita 2017. urterako:

512x180

UDAKO ESKOLAK 

Campus teknologikoak, Orona Ideon garatuko dira udan, 5-16 urte bitartekoentzat.

Informazio +

512x180

UDALEKU DIGITAL@ 

Udaleku digital@k Hondarribiko Aterpetxean, uztailean eta abuztuan, euskaraz eta ingelesez programatzen ikasteko, 8-16 urte bitartekoentzat. Txandak: A. uztailak 16-22, eta B. abuztuak 20-26.

Informazio +

512x180

IKASGELA IBILTARIA

Autobusa, ikasgela ibiltaria (Irizarren laguntza), uztailean Gipuzkoako hainbat udalerritan barrena ibiliko dena. Programazio-tailerrak eskainiko ditu, "programatzen" lemapean. 

Informazio +

 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ziberbullying-aren kontrako prebentzio-programa

Ziberbullying-aren edo sarearen bitartez egindako jazarpenaren kasuek agerian jartzen dute portaera jakin batzuek haurren, gazteen eta nerabeen bizitzan eragin negatiboa dutela. Arlo honetan, Kultura Digital@k ziberbullying-ari aurre egiteko prestakuntza eta tresnak emango dizkie gurasoei eta hezitzaileei.

  • Maite Garaigordobilen lana euskaraz argitaratzea. UPV-EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta adituak haurren eta nerabeen arteko jazarpenari buruzko hainbat ikerketa-ildo zuzentzen ditu 1996az geroztik. Dokumentu horri esker, sareko jazarpen-egoerak identifikatu ahal izango dira, eta, gainera, jokabide horiei aurre egiteko estrategiak garatzeko hainbat jarduera proposatzen ditu.
  • Zyberprogram 2.0. Ziberbullying-a prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programak lana Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeetara bidaltzea.
  • Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldiak eta tailerrak antolatzea Gipuzkoako hainbat eskualde eta udalerritan.
Garaigordobilek liburuaren argitalpena eragin zuen esku-hartzeko proiektua aurkeztuko du datorren azaroaren 22an, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Informazio +