Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

1090x560

 

 Praktika akademikoak

Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasleek aukera dute beren ikasketa-planeko praktikak Gipuzkoako Foru Aldundian egiteko.

  • Horretarako eskaera beren ikastegian egin behar dute. Ikastegien eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen baten bidez formalizatuko da. Ikasleen hautaketa-prozesuaz ere ikastegia bera arduratuko da.
  • Praktikak egin bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hilero 300 euro ordainduko dizkio ikasle bakoitzari, gastuak konpentsatzeko. Laguntza hori hilean 350 eurokoa izango da, ikasleak % 33ko ezgaitasuna edo handiagoa badu.
  • Praktika akademikoen iraupena ikasle bakoitzaren prestakuntza programaren arabera erabakiko da.
PDF Oinarriak
 
 
Praktikak
Lanbide Heziketako zikloetako ikasleak
Lanbide Heziketako zikloetako ikasleek Gipuzkoako Foru Alndundian ikasketa-praktikak egiteko programa.
PDF Oinarriak
 
 
Praktikak
Unibertsitateko ikasleak 
Unibertsitateko ikasleek Gipuzkoako Foru Aldundian ikasketa-praktikak egiteko programa.  

2015-2016 ikasturtean, 76 ikaslek egin zituzten praktika akademikoak Gipuzkoako Foru Aldundian. Horietako 48 unibertsitate-praktikak izan ziren (15 masterrekoak eta 33 gradukoak) eta 28 Lanbide Heziketakoak. Generoaren ikuspegitik, 60 ikasle emakumeak  izan ziren eta 16 gizonezkoak. Ezgaitasun bat dutenak, berriz, 2003tik 16 ikasle izan dira, guztira.