Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer da Zaletu?

16-18 urte bitarteko nerabeentzako proiektua da.

Gaztematika sare publikoak bultzatuta, nerabeei laguntza eskainiko die beren autonomiarako bidean, hezkuntza ez-formalaren bidez.

Zaletasunen esperimentazioan oinarritzen da, 2018/19 ikasturtean zehar gauzatuko da parte hartzen duten herrietako gaztelekuetan eta bertan lan egiten duten hezitzaileak nerabeen bide-lagunak izango dira.

                         

  • Saioak nerabeen ekarpenekin diseinatuz joango dira eta, beraz, hezitzaileekin elkarlanean arituko dira.
  • Gainera, burutzen diren ekintzen artean, herri ezberdinetako parte-hartzaile guztiak elkartuko dituzten hiru saio berezi antolatuko dira, alor ezberdinetan profesionalak diren kanpoko kolaboratzaileekin batera garatuko direnak.

    Ezagutu! Sentitu! Egin!