Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Valderejo aterpetxea

Valderejo Aterpetxea

Kokapena

Arabako haran mendebaldekoenean dago, Gaubean. Parke naturala 1992tik eta 3.496 hektareako hedadura du. Puron ibaiak berebiziko garrantzia du, baita haren haitzarteak eta urjauziek ere. Balio handiko fauna bizi da bertako baso, larre, harkaitz eta ibaietan: sai arrea, sai zuria, arrano beltza, basakatua, orkatza, basurdea…

Valderejoko Parke Naturala Parketxea  01427 
Araba

 

Ezaugarriak

Ostatua, olanazko bi tunel modulu; bakoitzak 6 ohatzetarako tokia du. Jangela, komunak eta jardueretarako aretoak, denak parkearenak. Ur beroz hornitutako dutxen modulua.

Aterpetxea ez dago egokitua mugikortasun murriztua dutenentzat.

  • Faunako espezieen jarraipena, habia-kaxen bidez. 
  • Hegaztien eraztunketa.
  • Mikologiaren hastapenak.
  • Basoaren, ibaiertzen eta beste ekosistema batzuen ezagutza.
  • Izarren behaketa.
  • Aisialdiko mendi ibilaldiak.

 

Txandak

Urteak Hilabetea Egunak Egunerokoa
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 1-7  Euskara egunerokoa
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila

8-14 Elebiduna

 
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 16-22 Elebiduna