Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Sastarrain Baserri Eskola 

Sastarrain Baserri Eskola

Kokapena

Barnealdean. Ibar txiki batean dago, zelai, zuhaizti, baserri eta erreka garbiez inguratuta. Balio natural eta historiko handikoa da.

Ekainbidea 6. 20740 Zestoa

Gipuzkoa

 

Ezaugarriak

Aterpetxea ez dago egokituta mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

4, 8 eta 24 lagunentzako logelak, ohatzeetan. Balio anitzeko 2 areto eta egurrezko etxola bat etxearen ondoan, lantegiak egiteko. Bestelako instalazioak: oilategia, ukuilua eta zaldi eskola, baratzea, berotegiak. Gainera, 95.000 m2-ko eremua du, belardi eta zuhaiztiekin, eta laborantza gunearekin. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira. 

Jarduerak

  • Baserriko jarduerak (baratzea, ukuilua, erleak...)
  • Ogi eta gozokien ekoizpena
  • Historiaurreko lantegiak
  • Saskigintza
  • Ekainberrirako bisita
  • Mendi ibilaldiak
  • Hondartza
  • Aisialdiko jarduerak
  • Gaubela

Txandak

Urteak Hilabetea Egunak Egunerokoa
12-13 urte (2005-2006an jaiotakoak)  Uztaila 1-7 Euskara egunerokoa