Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Orio Txurruka Aterpetxea

Orioko Aterpetxea

Kokapena

Kostaldea, Orioko herrigunetik 1,8 km-ra. Leku pribilegiatu batean dago, Oria itsasadarraren aurrean, Oribarzar hondartzan.

Oribazar hondartza 20810 Orio
Gipuzkoa

Ezaugarriak

12 eta 16 lagunentzako logelak, ohatzeekin. Bost areto ditu eta horietako bat telebista eta bideoarekin. Jokaleku oso handia du, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko pista, ping-pongeko mahaia eta eraikin estalia, pilotan jokatzeko edo beste jarduera batzuk ere egiteko. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Aisialdiko jarduerak
  • Gaueko jolasak
  • Txangoak
  • Mendi-irteerak, hondartza eta igerilekua
  • Beste kirol batzuk egiteko aukera

 

Txandak

Urteak Hilabetea Egunak Egunerokoa
7-8 urte (2009-2010ean jaiotakoak) Uztaila 8-14  Euskara Egunerokoa
7-8 urte (2009-2010ean jaiotakoak) Uztaila 8-14  Euskara Egunerokoa
7-8 urte (2009-2010ean jaiotakoak) Uztaila 23-29  Elebiduna Egunerokoa
9-11 urte (2006-2007-2008an jaiotakoak) Uztaila 1-7  Euskara  
9-11 urte (2006-2007-2008an jaiotakoak) Uztaila 16-22  Elebiduna  
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 22-31  Frantsesa