Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Lurraska Ingurugiro Zentroa

Lurraskako Aterpetxea

Kokapena

Ajangizen dago, Gernikatik kilometro batera, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren erdian.

Kanpatxu auzoa, z/g 48320 Ajangiz-Lurraska 
Bizkaia

Ezaugarriak

Aterpetxearen bigarren eta hirugarren solairuetan daude logelak eta bainuak. Aretoak eta lantegiak kokatzen diren zonaz gain, egur-labe bat dago behe-solairuan, etxearen atzealdean, alboko eraikin batean, eta goiko solairuan ludotekarako egokituta dagoen espazio zabal bat. Ukuiluetan ardiak eta behiak daude. Zaldi- eta behor-hezitegi bat. Oilategian hainbat hegazti eta animalia daude, hala nola, untxiak. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea ez dago egokituta mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Aisialdiko jarduerak
  •  Lantegiak
  •  Gaubelak
  • Txangoak
  • Abenturazko kirolak Urdaibaien
  •  Zaldi gaineko ibilaldiak
  • Ingurumen-hezkuntzarekin erlazionatutako jarduerak

 

Txandak

Urteak Hilabetea Egunak Egunerokoa
9-11 urte (2006-2007-2008an jaiotakoak) Uztaila 23-29 Euskara Egunerokoa
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 16-22 Euskara Egunerokoa