Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Legasako Kattalin Aterpetxea

Kattalin aterpetxea

Kokapena

Baztan-Bidasoa eskualdean dago Kattalin Aterpea, Legasa herrian, Bertizeko parke naturaletik oso hurbil, Bidasoako bide berdean. Lekua magikoa da; eta benetako oporrak emateko ingurune ezin hobea, aukera ematen baitu abentura jarduera anitz egiteko.

Kattalin aterpea. Santa Katalina 24.
31792 Legasa

Ezaugarriak

4, 6, 10 eta 12 pertsonarentzako gelak ditu; guztiek dute bainugela. Halaber, erabilera anitzeko areto-ludoteka bat dago, ikus-entzunezkoak (TBa, DVDa eta musika-aparatua) eta mahai-jokoak dituena. Herriko pilotalekua erabiltzeko aukera dago. Eta janaria aterpean bertan prestatzen da.

  •  Piraguismoa
  • Arroila-jetsiera (hastapena)
  • Tirolinak, arkua, arborismoa. rokodromoa,...          
  • Mendi-ibilialdiak, bide-berdeak
  • Senderismoa
  • Kirol eta kultur jarduerak naturarekin harremanetan
  • Astialdiko jarduerak, herri-kirolak...
  • Gaueko jolasak

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

Txandak

Urteak Hilabetea Egunak Egunerokoa
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 1-7   Euskera Egunerokoa
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 8-14  Euskara  
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 16-22 Euskara  
12-13 urte (2004-2005ean jaiotakoak) Uztaila 23-29 Euskara