Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ohiko galderak

Orri honetan erabiltzaileek egiten dituzten ohiko galderak bildu eta argitaratzen ditugu; beste edozein galdera nahi baduzu formulario hau bete.

  1. Zer egin behar dut erregistratzeko?
  2. Nola sar naiteke aplikazioan, erregistratu ondoren?
  3. Erregistratu naiz eta kontua aktibatu dut. Zer jarri behar dut aplikazioan sartzeko?
  4. Iaz erregistratu nintzen. Berriz erregistratu behar al dut?
  5. Ez dut gogoan zer pasahitz erabili nuen erregistratzeko. Berriz erregistratu behar al dut?
  6. Internet bidez izen ematea begiratzerakoan, ID eta pasa-hitza eskatzen dizkit. Nola jakin dezaket zeintzuk diren nireak?
  7. Nora eraman behar ditut bidali behar ditudan dokumentu hauek guztiak?
  8. Behin betiko izena emateko pauso guztiak bete ditut. Nola jakingo dut zein ordutan ateratzen den autobusa? Nondik?
  9. Udalekuetan begirale bezala lana/praktikak egin nahi nuke/nituzke. Zeinekin jarri behar dut harremanetan?

 

1. Zer egin behar dut erregistratzeko?Galdera ikurra

Interneteko posta-kontu aktibo bat behar duzu. Alta emateko, orri honetan bertan eskatzen zaizkizun datuak sartu behar dituzu, "orain erregistratu" lotura sakatuz.

 

2. Nola sar naiteke aplikazioan, erregistratu ondoren?

Erregistroa amaitu ondoren nahitaezkoa da hura aktibatzea. Horretarako, aplikazioak mezu bat bidaliko dizu erregistratzeko erabili duzun posta-kontura eta mezu horretan jasoko dituzu eman beharreko urratsak.

Zure kontua aktibatzen ez duzun bitartean ezingo duzu aplikazioan sartu. Bi eguneko epean kontua aktibatzen ez baduzu, berriz erregistratu beharko duzu.

 

3. Erregistratu naiz eta kontua aktibatu dut. Zer jarri behar dut aplikazioan sartzeko?

"E-posta" eremuan erregistratzeko erabili duzun kontua sartu behar duzu, eta "pasahitza" eremuan erregistratzeko erabili duzun pasahitza.

 

4. Iaz erregistratu nintzen. Berriz erregistratu behar al dut?

Ez da beharrezkoa urtero erregistratzea. Iazko erabiltzaile eta pasahitz berberak erabilita sar zaitezke aplikazioan.

 

5. Ez dut gogoan zer pasahitz erabili nuen erregistratzeko. Berriz erregistratu behar al dut?

Ez da beharrezkoa. Joan orri nagusira eta sakatu "Zure pasahitza ahaztu al duzu" lotura; jarri erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Ondoren, mezu bat jasoko duzu aplikazioan sartzeko lotura batekin.

Aplikazioan sartzen zarenean, zure pasahitza aldatzea komeni da.

6. Internet bidez izen ematea begiratzerakoan, ID eta pasa-hitza eskatzen dizkit. Nola jakin dezaket zeintzuk diren nireak?

Internet bidez izen-ematea begiratzeko, lehenengo pausoa, ID eta pasa-hitza sartzea da. Oraindik ID eta pasa-hitzik ez baduzu, hauek sartzeko erabiltzen diren laukitxoen gainean dagoen mezua irakurri beharko duzu. Bertan, ERREGISTRATU ORAIN hitzaren gainean klikatu eta hauek sortzearen prozesua hasiko duzu. Eragiketa hau burutzeko ezinbestekoa da helbide elektroniko bat edukitzea. .

7. Interneten bidez izenematea egiterakoan datuak gaizki sartu ditut. Nola konpondu dezaket?

Behin izenematea egin ondoren datuak kontsultatu besterik ezin daitezke egin. Adierazten den informazio telefonora (943 445980) deitu ezazu eta aldaketa guztiak egingo ditugu.

8. Behin betiko izena emateko pauso guztiak bete ditut. Nola jakingo dut zein ordutan ateratzen den autobusa? Nondik?

Dokumentazioa jaso eta programak ordainketa detektatu eta gero, hamabost egun ekintza hasi aurretik, posta elektroniko ala arruntaz (zuen aukeraren arabera) ordutegia, autobusen irteera eta itzulera tokiak eta eraman beharreko materialen informazioa duen mezua jasoko duzue.

9. Udalekuetan begirale bezala lana/praktikak egin nahi nuke/nituzke. Zeinekin jarri behar dut harremanetan??

Udalekuetan parte hartzen duten begiraleen ardura (kontratuak, praktika aldiak,…) lehiaketa bidez aukeratutako enpresek daukate. Beraz, udalekuetan begirale bezala lan edo praktikak egiteko enpresa hauekin jarri beharko zenuke harremanetan.

Aurten, funtzio hau beteko duten enpresen lehiaketa ez da itxi oraindik baina informazio hau eskuratu bezain laster, gure web orrian, Uda Bizi atalean zintzilikatuko dugu (http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/udabizi).