Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Izen-ematea

Plazak izendatzea

Plaza guztiak apirilaren 10ean  banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.

Ahalik eta haur gehienek gure udalekuetan parte hartzeko aukera izan dezaten, plazak esleitzean lehentasuna emango zaie aurreko urteetan gure udalekuetan parte hartu ez zutenei.

 

Zozketarako izena emateko datak

Hauek dira data garrantzitsuenak:

  • Noiz: martxoak 14tik 26ra.
  • Non: hainbat udaletan eta Interneten.
  • Erreklamazioak martxoaren 27 eta 28an egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta interneten.

 

Behin betiko izen-ematea

Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.

Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 12tik 23ra egin beharko dute.

Behin betiko izena emateko epea bukatu denean, zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik eman ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko dugu.

 

Kontsulta bat egin nahi baduzu bete formularioa