Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Informazio orokorra

 

neska udalekuetan

  • Udalekuak elkarrekin bizitzeko eta baloreak ikasteko tokiak dira; beraz, elkarbizitzako eta lankidetzako arau batzuk dituzte. Parte-hartzaileren batek arau horiek behin eta berriz betetzen ez baditu, etxera bidali ahal izango da. Etxerako itzulia guraso edo tutoreen kargura izango da.
  •  Parte-hartzaileek izena ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara beti. 7-11 urteko umeak sexu bereizketarik egin gabe banatuko dira logeletan. Aldiz, 12 eta 13 urteko umeak sexuaren arabera bereizita banatuko dira, baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.
  • Udalekuaren dinamika ez eteteko, ez da bisitarik onartuko. Nolanahi ere, beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira, umeak, horrela nahi badute, beraien guraso edo tutoreekin komunikatu ahal izateko, bai gutun edo telefono bitartez, instalazio bakoitzak dituen baliabideen arabera.
  • Antolatzaileen ustez, komenigarria da neska-mutilek sakelako telefonorik, musika-irakurgailurik (mp3, mp4...), argazki-kamerarik edo beste edozein aparatu elektroniko ez eramatea, egonaldian sor daitezkeen eragozpenak saihesteko. Hala ere, guraso edo tutoreek, antolatzaileen gomendioari muzin eginez, seme-alabek halako gailuak eramatea erabakitzen badute, aditzera eman nahi dizuegu telefono horien erabilera mugatua izango dela.
  • Haurrek arropa guztia beren izen-deiturekin edo horien inizialekin markatuta eraman beharko dute. Kuotak gastu guztiak barne hartzen dituenez, erakundeak aholkatzen du parte hartuko dutenek dirurik ez eramatea, eta guraso edo tutoreei irizpide ona izan dezatela eskatzen diete.
  • Plaza eskuratu eta kuota ordaindu ondoren, ez da aipatutako zenbatekoa itzuliko, baldin eta ondo frogatutako arrazoirik badago eta Gazteria Zerbitzuak ezarriko duen irizpidearen arabera, betiere gorabehera hori behar besteko aurrerapenez jakinarazten bada. Eskolan emaitza txarrak lortzea ez da dirua itzultzeko arrazoia.
  • Udalekuaren garapenerako beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozkoak direnak ez eramatea gomendatzen dugu; antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango, gauza horiek galdu, apurtu edo hondatuz gero.
  • Gazteria Zerbitzuak ahalmena du programa honetako alderdi batzuk aldatzeko eta horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jartzeko.