Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aurkezpena

 

haurrak ibilaldia

Udalekuak udako programa bat da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen dena. Hiru lurralde horietako 7 eta 13 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie, eta horren bitartez, haur horiek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.

Parte-hartzaileek beren lurralde historikoari dagokion foru aldundian eman behar dute izena.

Programa honen bidez,  jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten umeei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

  • Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu  daiteke.
  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita, euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
  • Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Hizkuntza eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.

Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordetzen da.

 

  • Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Ataleko«Udalekuak 2017» eta «Gazte Oporraldiak 2017» udako kanpainak arautzen dituen kudeaketa prozedura: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 48 (2017/03/09):

Foru Agindua eskuratu [PDF]

  • Udalekuak 2017 Gipuzkoako esku-orria:

ESKU-ORRIA [PDF]