Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Instant1ean                               

Zer da?

320x162

Egitasmoa Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta Gipuzkoako gaztelekuek bultzatu dute, elkarlanean, nerabeekin batera iritzi kritikoa eta eztabaida prozesuak sustatzeko. Instant batean proiektuaren azken helburua da gazteok teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Interneten ondo nola jokatu ikasi, eta sarean zuen eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea.

Programa 13-17 urte arteko adina duzuen Gipuzkoako gazteentzat da.

 

Programaren osagaiak

Programak hainbat alderdi ditu: gaiari buruzko tailerrak, lehiaketa eta baita topaketa ere.

 

Lehiaketa!!

  • Xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek badakizutela teknologia ondo erabiltzen. Instagrameko argazki-bideo lehiaketa bat da; eta parte-hartze positiboa, originaltasuna eta balio onak sustatzeaz  gain, zuen inplikazio lortu nahi du. Lehiaketaren traola #instant1ean  eta #sareanONdo da.  Informazioa +

Talerrak!!

  • Programak taller batzuk lantzen ditu, gazteok arrisku egoerak ulertu eta hauei nola aurre egin ikasteko. Taller hauek zuzenean lantzen dira, dimanika eta jolas ezberdinen bitartez. Agenda ikus dezakezue, non eta noiz diran.  Informazioa +

Sari-banaketa/Topaketa!!

  • Amaieran egingo da. Gazte guztientzat irekia izango den jaia izango da; zozketak, musika, pertsonai ezagunak,...Tabakaleran izango da, ekainaren 3an.  

Ekimen hau beste espazio batzuetara ere zabalduko da. Gipuzkoa mailan mahai-inguru bat egingo da, adituekin hainbat profesionalentzat. 

 

<p