Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zein da saria?

Argazkiak

  • 2 plaza Gazte Oporraldiak programan Menorcara joateko.
  • 300 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • 150 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • Epaimahaiaren bi aipamen berezi: 50 euroko txartelak gailuetan gastatzeko. 
  • Gazteleku onenaren taldeko saria. Gazteleku bakoitzak bere perfileko izena txertatu beharko du argazkian, lehiaketaren 2 traolak gehituta. Gazteleku batek argazki bat baino gehiago igo ditzake. 

Bideoa

  • Bideo onenaren saria. 250 euroko txartela gailuetan gastatzeko. 

Lehiaketan zehar, gainera, zozketak izango dira parte-hartzaile guztien artean.

 

Zer saritzen da?

  • Argazkiaren originaltasuna, balio on bat erakustea, zenbat atsegite lortu dituen eta kalitatea.
  • Sare sozialetan egindako ekintzak; hau da, balio erantsia ematen dioten elementuak: etiketak, efektuak, estekak, gure balioak ongi erabiltzeak.
  • Ez da onartuko mezu iraingarriak, sexistak edota diskriminatzaileak dituen irudirik.

Epaimahia

Epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako gaztelekuetako hezitzaileen ordezkariek eta Foru Aldundiko ordezkariek.

  • Epaimahai bat izango da argazki eta bideo sarituak aukeratzeko; eta goian aipatutako elementuak izango dira kontuan, saridunak aukeratzeko. Atsegiteen kopurua ere kontuan hartuko da, baina atsegite gehien dituen irudiak ez du zertan saritua izan, ezaugarri gehiago ere hartuko baitira kontuan.
  • Gipuzkoa osoko 3 argazki onenak sarituko dira. Epaimahaiak 10 irudi aukeratuko ditu, @gipuzkoangazte kontuan jarriko dira, eta horietatik boto gehien dituzten 3ak izango dira irabazleak.
  • Bozketan berdinketa badago, sariak bi argazkien artean banatuko dira. 
  • Argazkietan aipamen berezia eta gazteleku onenaren saria epaimahiak hautatu du, baita ere bideo onenaren saria. 
  • Bideo onenaren kasuan, sari banaketa festan esango da zein den irabazlea.
  • Gazteleku onenaren saria epaimahaiak aukeratuko du.

Irudi-eskubideak

Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Gipuzkoangazte.eus web-orriak eskubidea du lehiaketan aurkeztutako irudiak Interneten jartzeko eta bere baliabideen bitartez zabaltzeko.

Datu pertsonalen babesa

Lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du argitaratutako edukiak eta iruzkinak sare sozialetako beste erabiltzaileekin partekatu ahal izatea. Gainera, lehiaketa honetan parte hartzeak Instagramen arauak onartzea dakar. Parte hartzeko, Instagrameko profilaren datuak argitaratzea besterik ez da eskatuko.

Erantzukizuna

Lehiaketan aurkeztutako argazkien egileari buruzko zalantzarik bada edo gatazkarik sortzen bada, Aldundiak eta gaztelekuak ez dute beren gain hartuko inolako ardurarik. Liskar hori aldeen artean konpondu beharko da.

Gipuzkoangazte.eus web-orriak behar bezala jakinaraziko du oinarri hauei dagokien aldaketa oro.

Oharrak

Aukeratzen diren irudietan pertsona bat baino gehiago azaltzen badira, saria nola banatu haien esku geratuko da. 

Oinarri hauetan bildutako baldintzak betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geldituko dira, automatikoki.