Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan 13-17 urte bitarteko gipuzkoarrek parte har dezakezue. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkez ditzake. 

 

Nola parte hartu?

  • Instagram sare sozialean, norberaren profilaren bidez.
  • Irudiak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke. Originalak izan behar dute, eta profil desberdinetan errepikatuta agertzen badira, bakarra hartuko da kontuan saritzeko. 
  • Instagramen @gipuzkoangazte erabiltzailea jarraitu.
  • Lehiaketan parte hartuko duen argazkiak/bideoak #Instant1ean eta #sareanONdo traola erabili beharko du.
  • Argazkia/bideoa deskribatu. Zer egiten ari zareten azaldu eta bertan "Ni ere #sareanONdo" edo "Gu ere #sareanOndo" esaldia jarri beharko da, hasieran, tartean edo bukaeran. 

 

14 urte baino gutxiago duzuenen 

kasuan zer?

14 urte baino gutxiago badituzue, gurasoen baimena beharko duzue Instagramen parte hartzeko. Irabazlea nerabea izanik dagokion baimena jaso ez bada, saria ezeztatuta geratuko da. Baimen-orria hemen deskarga dezakezu (14 urtetik beherakoek gurasoek sinatuta eraman beharko duzue gaztelekura edo gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus helbidera bidali).