Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Baliabideak: nerabeekin lantzeko

Hemen nerabeekin lantzeko erabilgarri izango zaizkizun hainbat dokumentu aurkituko dituzu.

 

1. Lan-fitxak

Nerabeekin lantzeko lan-fitxak hemen eskuratu ditzakezu. Gai desberdinak lantzen ditu: dinamika eta jolas ezberdinen bitartez. 

Deskargatu Deskargatu Deskargatu

 

2. ZineForuma egiteko fitxa:

Dokumentu honen bidez nerabeen artean teknologia berriei buruzko iritzi kritikoa eta eztabaida prozesuak sustatzeko tresna bat da. Jarduera nola garatu eta Interneten topa daitezkeen jokaera onak eta erabilera originalak erakutsi nahi ditu. 

 

3. IKTak ongi erabiltzeko orientazioa:

Dokumentu honen helburua da, nerabeek Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileraren aurrean, hezitzaileek bide-laguntza izatea. Hainbat gomendio azaltzen dira dokumentuan non, batetik teknologi hauen erabilpena mugatzen den eta, bestetik, erabilera kualitatibo bat bermatzen den.

 

4. Sareko 10 portaera egokiak:

Dokumentu honetan, erabiltzaile orok, internet erabiltzean, bete behar dituen portaera egokiak dira. Bizitza errealean gizarteak bete beharreko portaera batzuk araututa dituen bezala, Informazio eta Komunikazio Teknologietan ere portaera egokiak bete behar dira.

 

5. Ikus-entzunezko materialetan irudien baimena eskatzeko agiriak:

Datuen babeserako legeak arautzen duen moduan, pertsona orok eskubidea du bere irudien erabilera non eta nola erabiliko den ala ez erabakitzeko. Espazio publikoetan ateratako irudiak izan ezik. Gainera, 14 urtetik beherako pertsonek, guraso edo tutore legal baten baimena behar dute. Adin honetatik beherakoren batek baimenik gabeko irudiren bat igoko balu eta, argazki zein bideoan ateratzen den pertsona minduta sentituko balitz eta kexaren bat aurkeztuko balu, argazkia atera duenaren guraso edo tutore legalak dira arduradunak.

Baimena eskatzen denean argi azaldu behar da zer ekintzetarako erabiliko den baimenduaren irudia, baita zein denbora epean izango den ere. Ziurtatu beharko da sinatzen duen pertsonak ondo ulertu duela bere irudia noiz, non eta zertarako erabiliko den.

Baimen eskabide-orri hauek, bereziki, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen zerbitzuetan irudien baimenak lortu ahal izateko laguntza tresna dira.