Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Youtuberren Topaketa

 

Aizea Gallagher @AizeaMordor

Aizea Gallagher, 21 urtetako Gasteizko gaztea. YouTuber fenomenoko aurrekarietako bat da, bere lehen kanalari esker, eta Espainiako “Gamers” nesketako aurrenekotarikoa, jarraitzaile andana duelarik. Gaur egun, askotariko kanal berri baten bidez, teknologia berriei buruzko eta horien erabilera egokiari buruzko ezagutza partekatzen du. 

Aizea, asko esateko eta ekarpen handiak egiteko influencer-a da inolako zalantzarik gabe.

 

Beñat Larruker @LarruSketch

Beñat Larrukert, “LarruSketch” gisa ezagunagoa, Irungo 20 urtetako gaztea da, ingeniaritza elektronikoko ikaslea, YouTuberra, influencer-a eta komunikatzaile bikaina. Istorio handi bat du kontatzeko, bere gainditzeko jarrerari dagokiona hain zuzen ere.

 

Iban García @DespertaVlogs 

Iban Garciak 17 urte ditu eta Azkoitiakoa da. Youtuberra, Instagramerra, antzezlea eta Dj-a. Batxilergoko ikaslea da, geldiezina, gogotsua eta dibertigarria, teknologia berriak biziki maite dituena.