Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Tailerrak gazteentzat 

 

1. Argazkigintza Digitala. Nola erabili gero irudi horiek Interneten. Ordu bat EUSK/CAST

Zure tablet/smartphonearekin argazki erakargarriak ateratzeko trikimailuak Niko Iturralde argazkilari profesionalaren eskutik. Eta gero, argazki horiek sare sozialetara igotakoan zer gertatzen da? Norenak dira? Zein eskubide daukagu?

Edukia:

  • Oinarrizko aholkuak.
  • Tablet/smartphone batekin egin daitekeen argiztapena.
  • Bi herenen araua.
  • Enkoadraketa, poseak eta konposizioa.
  • Argazkien edizioa gure tablet/smartphonea erabiliz.
  • Sare Sozialetan gure argazkiak igotzearen ondorioak – irudi-eskubideak, jabetza intelektuala...

 

2. Hiriko Tipografiaren bila. Ordu bat EUSK/CAST

Bilatu Tabakalerak ezkutuan dituen hizkiak eta igo itzazu berehala Instagramera!

Tailer honetan hizki bereziak erabiliz mezua osatuko da: espazioa erabiliko da hizkiak osatzeko, gorputza eta inguruko elementuak konbinatuz.

 

3. Instagrameko 8 HACK @macole66x-ren eskutik (Fernando Macole) 

Zure Instagrama hobetzeko trikimailuak. Jarraitzaile gehiagoren bila!

Edukia:

  • Helburua- zergatik eta zertarako?
  • Lehen pausuak
  • Edukia hautatu / koherentzia
  • Argazki-edizioa / tresnak
  • Etiketak eta taldeak
  • Elkarrekintza; iruzkinak egin, partekatu eta GOZATU
  • Konstantzia 
  • Sormena

 

4. Nire web-orria (Kode_Eskola)

Nola funtzionatzen dute hainbeste erabiltzen ditugun webguneek? Izan sare sozial ala online egunkari, egunero hainbat webgune bisitatzen ditugu.

Saio honetan zeure webgunea egiten hasiko zara, webguneen atzean dagoen programazioa, HTML, era erraz eta dibertigarrian landuz. Zure profil bat sortuko duzu, argazki, bideo edota testuekin. Edukiak partekatzeko plataforma ezin hobea sortuko dugu, elementuak antolatuz, itxura erakargarria emanez...

Eta batez ere, sormen teknologikoa landuz!