Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Maite Goñi 

Maite Goñi (@euskaljakintza) MONDRAGON UNIBERTSITATEko irakaslea eta MU Onlineko kidea.

 

 

 

 

Ordiziako Jakintza Ikastolan ibilbide luzea egin ondoren, gaur egun MONDRAGON UNIBERTSITATEko HUHEZI fakultateko irakasle da. Master ezberdinetan eskolak ematen ditu ‘Informazio eta Komunikazio Teknologiak hezkuntzan’ eta “Irakasleen Konpetentzia Digitala” alorrak landuz.  
MU Online taldeko kide ere bada. Bertan, besteak beste, irakasleen formazio pedagogiko-teknologikoaren ardura du, eta baita  joera teknologikoen zaintzarena ere. Horretaz gain,  Berritzegune eta foro ezberdinetan irakasleen formazioan dihardu, IKTak hezkuntzan alorrean. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide da, eta teknologia eta interneteko esparruetan kolaboratzaile EITBko Ahoz Aho saioan eta Euskadi Irratiko Amaraunako Sarelarien tartean. 

 

maitego.com