Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Legazpi

18 Mai
Hitzaldia | 
"Nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean"
Hizlariak: Arkaitz Lareki eta Jon Altuna, (UPV/EHU) * Fishernet Hezkuntza-Teknologia taldea. 

Tokia: Kultur Etxean, Legazpia.

Ordua: 18:30. Sarrera dohainik. 

Laburpena:

Teknologia digitalen erabilerak, abantaila ugari ekartzeaz gain, arrisku batzuen aurrean jartzen gaitu, ezinbestean, esate baterako: Ciberbullying-a, Sexting-a, edo Grooming-a, besteak beste. Teknologiaren erabilera desegokiei buruz hainbat ikerketa egin ondoren, jakin badakigu nerabe batzuk bereziki kalteberak direla arrisku horien aurrean, batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako. Horregatik, behar-beharrezkoa da guraso eta hezitzaileok esku hartzea, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko.