Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gipuzkoan Gazte Tour

Gipuzkoan Gazte Tour da Gipuzkoan musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa. Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean garatzen du.

Programa orain arte Gaztemaniak izenez ezagutzen zenaren lekua hartzera dator, eta 12 urtetik 25 urtera bitarteko gazteei zuzendua dago. Bere helburu nagusia da kultur programazioa eskaintzea nerabe eta gazteei, ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz.

Aurten Eibar, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Irun eta Hondarribira iritsiko da programa. Formatua antzerako samarra izango da guztietan: doako masterclass pedagogiko bat izango da, herriko kantari bat, nazio mailako edo nazioarteko artista baten emanaldia, DJa eta Photocalla.

Kontsultatu agenda

 

Beste programak:

KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018

“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, beste hainbat eragilerekin. #KatapultaTour

 Informazio +  

512x180

GAZTEMANIAK: 1994-2017

Kontsultatu Gaztemaniak programa izan denaren bilakaera

Informazio +