Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Kurt Baker Combo + The Lie Detectors
(Vinyland filmaren aurkezpena)

27 ABE
 Psilocybenea aretoa (Hondarribia)
 22:00etan
 7 euro (Sarrerak salgai)

Kurt Baker Combo

Psilocybenean goi mailako festa antolatzen ari dira Vinyland filmaren lehen trailerra aurkezteko. Gaztemaniak-en programazioaren parte da. Kurt Baker Combo eta The Lie Detectors taldeen kontzertuen ondoren, Berta eta Marcos Bloody Maryk pintxatuko dute.

 

Kurt Baker Combo

Portlandetik (Maine) etorri eta Madriletik igarota, Kurt Baker handiak bere banda berria zuzenean aurkeztuko digu. Leongo musikari ospetsuz osatuta dago: Jorge Colldan gitarristaz (lehen, Holy Sheep, Pickpockets, Arsel Randez taldeetan aritua; orain, The Bright-en ere bai), Juancho Lopez baxu-jotzaileaz (Peralta, Paul Collins Beat, Bummer, The Crepitos....) eta Sam bateria-jotzaileaz (Platillos Volantes, Allrighters). Presta zaitez the next big thing-erako...

Kurt Baker superklasea, bere abestiak eta bertsio sorta zabal bat aletzeko prest.

Elvis Costelloren sasiko semeak ibilbide aparta egin du, bai The Leftoversekin bai bakarka (bi disko bikain, oso abesti onez josiak). Kurtek ez du denbora galtzen. Los Romeos taldeko Patriciarekin single bat grabatu berria ere bada.

 

The Lie Detectors

Portlandeko mutila bere hasierez gogoratuko da The Lie Detectors entzuten duenean. Talde hasiberriak gaueko sorpresa izan nahi du. Eneko (NCC) eta Txema (FDV), kontzertuen giroko bi jotzaile garrantzitsu, dira taldeko kideak Urko (Dirty Pink Ladies) eta Txikirekin (Muturbeltz) batera.

 


Sarreren zozketa