Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aurreko kontzertuak

 

KONTZERTUAK 2017

URRIA 

21 URR

 NATHY PELUSO + NIZURI TAZUNERI

Amaia Antzokia-ARRASATE-
20:00
 7 euro  

   sarrerak erosteko

 

NATHY PELUSO Siguenos en Facebook

Diziplina anitzeko artista da; bere oinarria, bere sustraiak musika beltza dira… swing-a, jazz-a, blues-a eta antzerkia, horiek inguratuta hazi zen; eta adar zaharragoei ere heltzen die; erritmo afrikarrei edota dunbal eta txindata erritmo soil bati. Nathy Peluso musika da.

Orain dela 22 urte jaio zen bere amaren sabeletik, Nina Simone handiaren Love me or leave me abestiaren bertsio ezin biziago bat kantatzen. Argentinan jaio zen. Eta bizitza guztia darama musika pasioz bizitzen. Bizitza izugarri nomada izan du, baina, hori bai, beti izan ditu alboan bai musika bai bere familia. Luzaroan abesbatza klasiko bateko kidea izan zen, eta musikaren adar ugari mimetizatu zituen, azkenerako bere eginez. Ray Charles, Caetano Veloso, Serú Giran edo Atahualpa Yupanqui bezalako musikariak entzunez hazi zen.

Hainbeste musika entzun du bere bizitzan, hainbeste proposamen ezberdin ezagutu ditu, egun bere iragazkitik ezin konta ahala proposamen igarotzen direla. Eta hori da, hain zuzen ere, gustukoen duena. Hasiera batean, musika entretenimendu, ihesbide zuen, eta horrela hasi zen Youtube atarira berak egindako bertsioak igotzen. Gutxika-gutxika hip hop musikara heldu zen, eta erabat bere egin zuen: zehatz eta malgu bihurtu zuen, dantzagarri, letra abstraktu, magiko eta originalak, sintetizatzaileak eta baxu eta ahots-sampler apartak lagun. Nathy Pelusok argi ditu oso bere helburuak: "Denborarekin musika abangoardia berri bat sortu nahi dut, gutxika-gutxika osatuko dudana. Bene-benetan nahi dudan bakarra kalitatezko musika egitea da”.

Nathy Pelusoren letrak, berriz, oinarri gisa hartzen dituen eta hitzez betetako mundu bat eskaintzen dioten puntu fokalen kontzeptualizazio purua dira. Bisualki eraikitzea maite du: irudikatzen dituen irudien bitartez idazten du. Soinu eta hitzak bere irudimenean egituratzea biziki maite du; bertatik sortzen dira bere abestiak.

Soinu eta generoen fusio zoragarri hori borobiltzen duen beste elementu bat ere badago: arlo bisuala. 80ko hamarkadako estetikan oinarritutako irudiak, makillajea, fruta tropikalak, gelezko azazkalak eta belarritako ikusgarriak. Edo ez: baso soilak, lakuak, soineko luzeak. Proposamen batean edo bestean, bada beti errepikatzen den zerbait: pertsonalitate handia eta pasio dosi izugarriak. "Play" sakatu eta Nathy Peluso ezagutu beharra dago. Ziur zale borrokatu bihurtuko zarela!

Gaur egungo musikaren munduan izugarrizko indarrarekin sartu da, bene-benetako iraultza eraginez. Horren erakusle, hainbat komunikabidek (Noisey, Beatburguer, Tentaciones, La Vanguardia...) 2017ko ustekabeko handiena eman duen artista gisa definitu dute dagoeneko.

 

NIZURI TAZUNERI Siguenos en Facebook

Norzzone ta Fanik, euskal herriko rap mugimenduaren gazte beteranoak sortutako taldea da Nizuri Tazuneri Trap proiektua (2014, Donostialdea). Bi lan dauzkate jada kale eta sarean; Japanesence (2014) eta Musika ala hill (2017), biak euskaraz. Azkenengo lan honetan DNG beatmaker kolektibo, Maisha MC, Eguzkiaren semea ta krimineskuren lankidetzari esker. Eraberritze + Tradizioa dira talde fresko honen zutabe nagusiak, bere zuzeneko emanaldietan ez dute inor hotz usten. Musika ala hil!

MAIATZA 

19 MAI

 IZARO + ANE LEUX

Elkargunea -Azkoitia-
22:00
 7 euro  Sarrerak erosi

IZARO

Diote, behin, Vienan country talde baten kontzertu bat ikusten zebilela, Mallabiko kantautore gazteari ahotsak dardara egin ziola taldearengana hurbildu eta kantu bat jotzeko baimena eskatu zuenean. Soinu ekipoa piztu zuten berriro eta “Paradise” kanta izan zen entzuleek jaso zutena. “Ahots gozoa” zuela esan zioten, paradisura eramaten zaituen horietakoa. 

Ordutik, kanta zirraragarri eta hunkigarriz betetako ibilbidea darama… “om” izeneko bere lehen diskoak lau urtaroetan antolatutako egoera emozionaletatik saltoka eramango gaituzten 13 kantu eskaintzen dizkigu. Gozotasuna, sentikortasuna, karga poetiko gaindiezina eta prentsa zein publikoa hunkitu duen bokalizatzeko era da transmitu diguna. 

Euskal musikan errelebo generazionala heldu denaren sentsazioa daukagu. 

https://www.facebook.com/IZARO-1420437024926368/?fref=ts

 

ANE LEUX

Ane Leux azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau.

Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoen proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun, John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin osatzen du bere musika taldea.

https://www.facebook.com/aneleux/?fref=ts

 

APIRILA 

29 API

 THE MONSTERS + the devils

Tunk Aretoa -Irun-
22:00
 7 euro   Sarrerak erosi

THE MONSTERS

The Monsters Suitzako hiriburua den Bernako herri txikian sortu zuten, 1986an. Haren soinuan nahasita ageri dira 1960ko hamarkadako garage punka, rockabilly trash nerabe eta basatia eta jatorrizko rock-and-rolla. MTV eta arrakasta-zerrenda kaka horiek baino % 187 hobea da. Rock-and-rolla riff trashekin, besterik gabe. Gaur egungo taldean gitarra, baxua eta clonedrum deritzona daude, hau da: bateria-erdi bana duten bi bateria, dunbal bera alda bakoitzetik jota. Suitzan eskainitako emanaldi guztiez gain, The Monsters taldeak bira zabalak egiten ditu Europan barrena (Alemania, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Italia, Austria, Ingalaterra, Danimarka, Suedia, Norvegia eta Espainia).

2003an, taldeak bira bat egin zuen Argentina, Brasil eta New Yorken, eta 2005ean 3 asteko bira bat Japonia osoan. Esan beharrik ez dago The Monsters zuzeneko talde indartsua dela, eszenatokiak dardarka jarriko dituena. Guitar Wolf, The Monks, The Sonics eta beste asko izan zituzten kartelkide. The Monsters taldeak 7 album eta hainbat single zein EP grabatu ditu, eta bilduma askotan agertu da. Youth Against Nature diskoa Toe Rag estudio ospetsuetan (Londres) grabatu zuen Liam Watsonek. I See Dead People 1000 piezako puzzle, liburuxka, eranskailu eta botoi banarekin kaleratu zuten, eta ale guztiak agortu ziren biran zehar. Garage Punk Vol.1 trasharen 20 urte barnean hartzen dituen LP bikoitza da. Pop Up Yours da album berria. Voodoorhythm Records-en (Suitza) agertu zen The Monsters.

https://www.facebook.com/The-Monsters-official-123189661111110/

 

THE DEVILS

The Devils taldeak The Devils B filmetik (Ken Russel, 1971) hartu zuen izena. Blues eta punkak eta beste talde underground batzuek inspiratuta (The Cramps, Hound Dog Taylor, The Gories, Jon Spencer, Fugazi, Hasil Adkins, The Oblivians, etab.) beren taldea sortu zuten 2015ean Napolesen, Italiako hegoalde sakonean.

Gianni Vessellak gitarra jo eta abesten du, eta Erica Toraldok bateria jo ez ezik, mikroan garrasi ere egiten du. Hasieran kontzertu ugari eskaini zituzten Italian beren kontura, eta Frantzian, non Dirtbomseko Jim Diamondekin topo egin zuten. Haien lehen diskoa grabatu zuen hark; egun horretan Reverend Beat-Man zegoen hiri berean, eta diskoa hartu eta bere diskoetxera eraman zituen.

Gitarra fuzz eta noiseko horma erraldoia da hau, ahots ergel eta minimalistak gehituta; ez da hau Dylanen estiloko poesia, gaizki hutsa eta egundoko dibertsioa baizik. Belarriak hausteko orroak eta ahots histerikoak, motozerra-sarraskiaren soinuen modura; bateriak speed eta janari energetikoa hartzen ditu seguruenera gosaltzeko. Predikari eta mojaz janzten dira eta jo dezaketen agertoki oro suntsitzen dute. Beroak daude, basatiak dira eta egur itzela ematen dute!!!

https://thedevilmusicgroup.bandcamp.com/

 

8 API

WHITNEY ROSE + WHAT A BAND

Amaia Antzokia -ARRASATE-
20:00
 7 euro   Sarrerak erosi

WHITNEY ROSE

Azken bi urteak sekulakoak izan dira Whitney Rose artista kanadarraren ibilbidean. Tarte horretan egindakoarekin, etorkizun oparoa aurreikusten zaio gazteari country eta americana estiloetan, hain justu, belaunaldi aldaketaren eta artista berrien premian zeudenean.

Bigarren diskoa, «Heart Breaker Of The Year», 2015ean argitaratu zuen eta horrek eman zion behin betiko bultzada nazioartean, generoko komunikabide espezializatuen –esaterako, Saving Country Music, No Depression edota Americana Music Shows– urteko onenen zerrendetan agertzea lortu baitzuen.

Austinera lekualdatu den 2017 honetan, «South Texas Suite» EPa argitaratu berri du; erromantizismo sarkorreko lana da, erronka pertsonala, Texas modu liluragarrian deskribatzen duena. Europan egiten ari den biraren barnean, gurean izango da, talde osoarekin, eta, berak dioenez, pop vintagearekin eta country tradizional berriarekin ondutako nahasketa berezia eskaintzera dator.

https://www.facebook.com/whitneyrosemusic/

 

WHAT A BAND

2015eko irailean sortutako musika-taldea. Kideak Aitor Aldanondo (Fiachras, Bizardunak, Brigada Criminal), Guille Sanz (Bostenbor, Belceblues), Fernando Laskurain (Mahaster River, Shut up Trio) eta Jesus Martinez (Fiachras) gara.

Bergaran (Gipuzkoa) kokatutako taldeak askotariko musika-estiloren eragina jasan du: Countrya, Rocka eta Popa, besteak beste. Hamar kantuz osatutako CD hau Beasaineko Pottoko estudioetan grabatu dugu, Fredi Pelaezen gidaritzapean.

Hamar kanta hauek, modu batera edo bestera, gure musika-ibilbidea islatzen dute. Mimoz grabatutako abestiak dira, oinarri erritmiko on baten laguntzaz. Gainera, gitarra, piano eta Hammond-aren moldaketa garrantzitsu batzuek apaindu dute lana, eta ahots zainduek borobildu.

https://www.facebook.com/What-a-Band-1008692985915908/

KONTZERTUAK 2016

 

ABENDUA 

29 ABE

MICAH P. HINSON + Izaro

Amaia Antzokia (hall) -ARRASATE-
20:00
 7 euro

MICAH P. HINSON

Idatzitakoaren arabera, indie estiloko Leonard Cohen dugu aurrean. Aparrak bezala egin du gora: guztiz ezezaguna izatetik modako kantaria izatera (lehen diskoarekin); gero, kultuzko ikono bihurtu zen (bigarrenarekin); artista nabarmen ondoren (hirugarrenarekin, 2008an); eta, azkenik, izar ospetsu (ordutik hona). Eszena alternatibotik kanpo zabaldu da haren oihartzuna —mundu horretan duen xarma galdu gabe— eta ezohikoa ere onartzen duen mainstreamean murgildu da arazorik gabe. Menphisen jaio zen, baina Abilene hirian (Texas) bizi da haurra zenetik. Folk-rock klasikotik dator, baina bere belaunaldikoek ezinegonari eta soseguari buruz duten ikuspegia aplikatuta.

 Besterenezinak dira bere biografiako pasarte batzuk; nerabe estatubatuarra bizitzaren alde basatian. Egonaldiak espetxean eta harreman konplexuak estupefazienteekin, maitasunarekin eta osasunarekin. Horiek ematen diote izaera katartikoa bere konposizioei; errehabilitazioan jasandako oinazea xurgatu dute, eta, behin hori atzean utzita, 2008an, ataka horretatik atera denaren sosegua darie. Horiek ematen diote, halaber, izaera askatzailea bere zuzenekoei. 2014ko udaberrian kaleratu zuen bere zazpigarren LPa, Micah P. Hinson & The Nothing. Disko horretan, Micah P. Hinson And The Junior Arts Collective bitxikerien bilduma (2012) Rockdelux aldizkariarekin banatu ondoren, Menphisekoak etxalde apartatuen aurrealdeko portxeen sonoritatea baliatu du, O Brother, Where Art Thou? baten balizko bigarren zatian egoki leudekeen soinu-giroak eraikiz. Micah P. Hinson And The Gospel Of Progress (2004) estreinako albumaren 10. urteurrena ospatzeko bira egin zuen 2015ean. Lilura eragin zuen lan hark orduan (batez ere 2005etik aurrera hasi zen hedatzen), eta ez du indarrik galdu. Iaz, maiatzean, Broken Arrows diskoa argitaratu zuen, ia zeharo instrumentala dena, psikodelia eta western-soinua uztartuta. T. Nicholas Phelps lagun eta kolaboratzailearekin batera egin zuen. Disko berria kaleratzekotan da 2016an, baina ez du datarik zehaztu.

https://www.facebook.com/micahphinson

 

IZARO

1993ko Urtezaharrean jaio zen eta honek, bere izateko eraren ADNa markatu zuen. Izaro Andrés Zelaieta Urtezahar jarraitu bat da. Urteko azkeneko eguna bezala da, gauez alai eta egunez besarkadatsua, xanpainaren txispa dauka. Sansilvestre bat abestuaz, saltoka, mozorroturik, bere buruataz barrezka,… korrika egin dezake. Orain dela gutxi bere lehen diskoa argitaratu du "Om"

https://www.facebook.com/IZARO-1420437024926368/

 

3 ABE

SPLIT SQUAD + Frank

Psilocybenea - HONDARRIBIA 
22:00
 7 euro
 Sarrerak erosi

THE SPLIT SQUAD

The Split Squad musikariek denetik egin duten eta ezer frogatu behar ez duten rock and roll talde horietako bat da. Harroegia dirudi baieztapenak, baina hartu kontuan taldekideek 140 urteko esperientzia pilatzen dutela rock and rollaren historian, kontzertu-areto handienetan bezala aritu baitira zulotzar underground okerrenetan.

 Taldeak 2012an grabatu zuen diskoa, Bostonen, gonbidatu hauekin: Peter Buck (R.E.M), Hugo Burnham (Gang Of Four) eta Mike Gent (The Figgs). Ekoizle jardun zen Scott Mcaughey (R.E.M, Minus 5, Young Fresh Fellows). Emaitza trip anitz eta espirituala da, eskarmentu handiko musikarion eraginak eta disko-bildumak suma daitezkeena. Jaun-andreak, The Split Squad. 

https://www.facebook.com/pages/The-Split-Squad/352465371589555?fref=ts

 

FRANK

Frank Donostian jaio zen ekainak 2013an. Demo bat grabatu eta bere sareetan argitaratu ondoren, Mondosonorok urteko errebelazio bandetako bat bezala aukeratzen ditu eta, hala, Fiestas Demoscópicas-etan jotzen dute. 2014ko martxoan, bere lehen EP-a, “My Wild Kingdom”, argitaratzen dute, eta hainbat kritika onak jasotzen dituzte (Ruta 66, Mondosonoro, Kulturaldia, Dod Magazine, etabar). Jo dute Kutxa Kultur Festibalan, Irun Rocken, Musika Egunean, etabar.

Proyecto Demo 2014 Radio 3 finalerdira ailegatu ziren, eta Villa de Bilbao 2014ren bigarren finalistak izan ziren ere. 2016ko otsailean bere lehen LP-a, “The Mud And The Thirst” kaleratu dute, berriro kritika oso onak jasotzen (Mondosonoro, Ruta 66, Euskadi Gaztea, Diario Vasco, baita ere Makma eta Río Rojo aldizkari espezializatuetan ). Bere lehen bideoklipa ia 4000 bistaratze  izan ditu 3 hilabete baino gutxiagotan.

https://www.facebook.com/FrankTheBand/

 

AZAROA

 

26 AZA

HOWE GELB PIANO TRIO + Grupo Maré Baixa

Modelo Aretoa - ZARAUTZ 
22:00
 7 euro
 Sarrerak erosi

HOWE GELB PIANO TRIO

Howe Gelb jazzaren lurraldean murgilduko da Future Standards izeneko lan berriaren bitartez. Giant Sand taldeko burua eta country alternatiboaren zein mugaldeko musika amerikarraren barruan ibilbide luzea egindako musikaria da. Iazko udan bere proiektu nagusia –Giant Sand– izoztea erabaki zuen hiru hamarkadaz baino gehiagoz haren buru izan ondoren.

Tucsoneko musikariak bakarkako oso ibilbide emankorra izan bazuen ere, etorkizuna zalantzazkoa zen, haren izenpeko diskoak jatorriko proiektuaren itzalpean gelditzen baitziren, mugaldeko izaera nabariari, Giant Sand taldearekiko zuzeneko antzekotasunak barne, eutsi arren. Future Standars deituriko disko berriarekin (Fire Records, 2016) irauli egin du Gelbek ordura arteko ibilbideari. Jatorrizko gospelaren eta rhythm and blues estiloaren soinuarekiko begirada outsider hori; klubeko jazza, pausatua eta zigarreten kea giroan duena, non haren ahotsa ezin hobeki txertatzen den.

Egoera horretan, eta kutsu alproja zein utzikeria natural horrekin, Howe Gelbek nortasun berezia eta berezko talentua du gu limurtzeko. Arizonakoari on egiten dio giro horrek; eroso dago jazzaren lainoaren barruan, egiten berak baino ez dakien edabe horren errezeta hobetzen bizitza erdia balerama bezala. 

https://www.facebook.com/howegelbmusic/

 

GRUPO MARÉ BAIXA

Grupo Maré Baixa, Martin Asarian uruguayar eta Mikel Makala euskaldun musikariak osotzen dute, biak aspalditik Zarautzen bizitzen. Urte batzuetatik honera lantzen joan dira abesti orijinalez osoturiko errepertoio bat, bossa nova kontenporaneoan eta trip hop estiloetan murgilduz, brazilgo tradizioa eta abangoardia elektronikoa biak nahastuz. Kantu denak portuges hizkuntzan abestutak daude.

Azken udara honetan, bere lehen emanaldiak ematen hasi dira, azpimarratuz Donostiako Ondarreta hondartzan emandako Itsasfest 2016 jaialdian. Azaroaren erdikaldean, beraiek grabaturiko lehen EP argitaratuko dute, Orrua Diskak zigilupean. Kontzertuetan, Denis Barzaga Donostian bizi den kubatar perkusiojoleak jotzen du taldearekin

http://soundcloud.com/grupomarebaixa

 

25 AZA

JOHN PAUL KEITH + Ghost Numbers & His Tipsy Gypsies

Sala Tunk Irun 
22:00
 7 euro      Parte hartu zozketan
 Sarrerak erosi

JOHN PAUL KEITH

Azkena Rock jaialdian 2015ean kritikarien eta jendearen aldetik erdietsitako arrakastaren ostean, udazkenean itzuliko da John Paul Keith hurrengo diskoa grabatu aurretiko bira egiteko.

Bere buruari ezarritako Memphisko musika-erbestea amaiturik (2009an Spill and Thrills diskoaren bidez) eta 2011n kaleratu zuen hurrengo diskoaren ostean (The Man That Time Forgot), berriz ere itzuli da John Paul Keith Memphis Circa 3AM aurkezteko, abesti hunkigarri eta bikainenen bilduma, alegia.

Memphis Circa 3AM Roland Janes gogoangarriak ekoitzitako diskoa da (Sun Records taldeko gitarra-jolea izan zen 1950eko hamarkadan, eta ekoizle eta ingeniaria Sam Philips Recording Service estudioan). Azken emaitza antzekotasun sakonak dituzten bi artistaren arteko duetoa da, non Keithek aurreko lanetan erakusten zuen bilakaera berresten duen.

Memphis Circa 3AM diskoak Memphisko musika-kodeak ezagutarazten ditu, Keithen eta bere abestien eta Janesen eta bere ekoizpenaren arteko etengabeko oreka dagoelarik. Janesen laguntzari esker, hiriko historia eta tradizio musikal ospetsua erabiltzen jakin du Keithek zinez denboragabeak diren abestien bilduma sortzeko. Memphisko onenen panteoian bere tokia hartzen duen lana sortu du Keithek, baina eutsi egin dio aldi berean bere estilo paregabeari.

Bira berri honetan talde berria aurkeztuko digu, non teklatuak ere gehitu dituen. Aintzat hartu beharreko bira ezinbestean.

www.facebook.com/johnpaulkeith/

 

Ghost Numbers & His Tipsy Gypsies

Ragtime-a, ezkontzetako alaitasuna eta Europa ekialdeko hiletak, country oiartzunak, jazz eta folk-musika gazteenak dute bere tokia seiko talde honen proposamenean, non iraganean aurkitzen duen bere inspirazioa. Bibolina, gitarra akustikoa, tronpeta, kontrabaxua, perkusioa, banjoa eta ahotsa dira estetikako proiektu baten eta, Amerika barrutik eta Europa hondogabetik salto egiten duen vintage-soinu honen tresnak. Taldea 2014ko erdialdean sortu zen 413 izeneko musikari eta ekoizlearekin, bere proiektuaren “old timer” estiloko aldeari forma emateko, eta Elena Arteagoitia (Bibolina), Jokin Zapa (Gitarra), Jon Ander Burgos (Tronpeta), Iñaki López (Kontrabaxua), Daniel Olano (Perkusioa) eta 413 (baxua eta ahotsa) musikariekin.

www.facebook.com/ghostnumberandhistipsygypsies

 

 

 
19 AZA

SUNSET SONS + Pet Fennec

Kontadores Donostia 
21:00
 6 euro      Parte hartu zozketan
 Sarrerak erosi

SUNSET SONS

Sunset Sons indie rockeko taldea osatzen dute gaur egun Soorts-Hossegor herrian –Akitania eskualdeko itsasaldeko herria, Frantziako Landatan, Irundik ordubetera autoz– bizi diren lau surflari britainiarrek eta australiarrek. Herri txikia da, apenas dituen lau mila biztanle, eta Atlantikoa du bizigai, bereziki, surfa; surfa egiteko eskolak, klubak eta materiala alokatzeko establezimenduak nahinon. Kasualitatez, edo, hobe esanda, ohola hartu eta olatu gainean ibiltzeko grina zutenez, maiz egiten zuten bat Pete Harper baxu-jotzailearen lehengusuaren Le Surfingen. Halako gau batez, 2013an, lokalean lan-txanda bete ondoren, Rory Williams abeslari eta piano-jotzailea pianoa jotzen hasi zen, abesti oso ezagunen bertsioak oihuka kantatuz. Lokalean zen Jed Laidlaw, gerora Sunset Sons taldeko bateria-jotzailea izango zena, ikuskizunarekin zeharo txundituta. Eguna argitzearekin bat amaitu zen festa.

Gau bizi eta ahaztezin hartan hasi zuten adiskidetasuna Laidlawek eta Williamsek eta talde bat sortzea erabaki zuten, inguruetako gau-klubetan jotzeko. Harper konbentzitu eta Robin Windram gitarra-jotzailea taldera erakarri ondoren, jotzen hasi ziren eta Sunset Sons izena eman zioten taldeari. Bolada luze bat eman zuten egunez surfean egiten, ordu batzuk lan egin eta bizitzeko nahikoa ateratzen eta gauez kontzertuak ematen inguruetako taberna-zuloetan, gero eta handiagoa zen zirkulua osatuz. Horretan zirela, abestiak sortzeari ekitea erabaki zuten, jendaurrean jo eta grabatzea, eta lau egun eskasetan egin ere; EP horri, nola ez, honako izena jarri zioten: Le Surfing Ep.

Arrakastatxoa izan zuen diskoak iTunes-en 2014ko lehen hilabetetan, hainbestekoa, zenbait diskoetxek begiz jo baitzituzten. Sunset Sonsen musika-ikuspegi pertsonala da bat-batean sortu duen interesaren zergatia, hala publikoaren aldetik, nola kritikarien zein diskoetxeen aldetik. Hondartzako mutil berri hauek soinu lasaia egiten dute, baina hautsa sumatzen dena, pop eta amerikana ukituekin; Tom Petty lirudike, baina rock kolpe gogorragoekin, betiere oso melodikoak direnak, eta Kings of Leon taldearen tankerakoa da, hondartza-ukitu ekidinezinean izan ezik.

www.facebook.com/SunsetSons/

Pet Fennec

Urko Eizmendi abeslari, konpositore eta multi instrumentari donostiarraren indie rock proiektu berria da Pet Fennec. 60 eta 70. hamarkadako pop melodien eragin nabarmena duten etxeko grabaketak ekoizten ditu Eizmendik, Guided By Voices edota Grandaddy bezalako taldeen DIY filosofia lehenetsiz. 

www.facebook.com/petfennec/

 

 

URRIA

 

28 URR

BROTHER HAWK + The Young Wait

Amaia Antzokia (hall) Arrasate
 20:00
 7 euro
 

BROTHER HAWK  

Brother Hawk Atlantako (AEBak) laukoteak bere lehenengo LPa aurkezten du: Big Medicine. Maiatzean argitaratu zen, eta hamar abesti ditu, southern rock, blues eta americana generokoak. Bi EP (Love Songs eta Affairs of Plain Living) eta Youtube bidezko zuzeneko saio bat (Live from Pack Life Recording) grabatu dituzte eta beren jaialdia sortu dute Atlantan (Brother Hawk’s Big Medicine Festival). Hori horrela, Blackberry Smokek, Joe Bonamassak edo Lynyrd Skynyrdek beren biretan parte hartzeko eskatu diete. Big Medicine muturreko tristura eta gozotasuneko berrogeita hamar minutu dira, dotoreziaz eta klasez beteta, eta oso modu pertsonalean maneiatzen dituzte gitarrak. Etorkizunean aintzat hartzeko moduko taldea da, osotasun eta kalitate handikoa. Brother Hawken Big Medicine 2016ko disko handietako bat da.

 www.facebook.com/BrotherHawkATL/?fref=ts

The Young Wait

The Young Wait talde gipuzkoarra 2010ean sortu zen, eta harrezkero, bere helburua lehen eta orain berdina izan da, abestiak grabatzea eta kontzertuak egitea. EP bat, single bat eta taldearen izena duen diska berri bat daukate argitaraturik. Gaur egun, taldekideak dira: Fer García (ahotsa eta gitarra), Jesús Aramberri (teklatuak), Asier Loyarte (baxua) y Andoni Etxebeste (bateria).

www.facebook.com/theyoungwait/

 
22 URR

GATA CATTANA + Celio Okon

Kontadores Donostia 
21:00
6 euro

GATA CATTANA  

Ana, Gata Cattana izenarekin ezaguna, Kordobako artista polifazetiko bat da. Artistak berak esaten duenez, «rap abeslaria naiz gauez, poeta egunez eta politologoa tarteka». Bere lehendabiziko lana 2013an atera zuen Gata Cattanak eta poliki-poliki nabarmentzen joan da, batez ere “Anclas” EPari eta “Inéditos 2015” bildumari esker.

Anak aipu klasikoz betetako poetika bat dakarkigu, eguneroko errealitatearekin nahasten dena. Bere azken lanen erritmoek raparen funtsari ekiteko aukera berrietan pentsarazten dute, betiere egungo joeretara egokitzeari utzi gabe. Uneotan lanean buru-belarri murgilduta dago Gata Cattana, 2016ean zehar beste disko bat ateratzeko asmoa izateaz gain, jada iraupen luzekoa, bere lehendabiziko poema liburua argitaratzekotan ere baita.

www.facebook.com/GATACATTANARAP/?fref=ts

 

Celia Okon

Celia Okon abeslari eta modelo afroportugaldarra da, eta Madrilen hasi zuen ibilbide artistikoa. Donostian bizi da gaur egun. Hainbat estilo lantzen ditu zuzenekoan: funk garaikideena, neossoula, R&Ba, housea, bossa-nova ukituak, azontoa eta zouka. Hauek ere landu ditu: World&Blackmusic, elektronika eta esperimentala, joera estetikoarekin eta afropunk musika.

www.facebook.com/celiaokonartist/?fref=ts

1 URRI

CALIBRO 35+ Albert Cavalier 

 Elkargune Azkoitia
 22:00
 7 euro
 

CALIBRO 35

Italia aldetik, funk zinematiko eta instrumentala, groove doinuen maisu batzuen kontura. Entzun bezalaxe! Eta funka ez ezik, rocka, jazza eta inprobisazioa ere bai. Tommaso Colliva (ekoizpena eta soinu-bilaketa) buru dutela, 2007an sortu zen taldea, nazioarteko izenekin jotzen eta kolaboratzen duten musikari sorta batekin; haien curriculumetan izen sonatuak ageri dira, hala nola PJ Harvey, Mike Patton eta Daniel Johnston. Hain justu, honako hauexek osatzen dute taldea: Enrico Gabrielli, teklatuak, flauta saxofoia eta xilofonoa; Luca Cavina, baxua; Massimo Martelotta, gitarra eta teklatuak; Fabio Rondanini, bateria. Emaitza, batez ere zuzenekoan, azidoa da, kosmikoa, goratzea eragiten duten sintetizadoreekin eta perkusio bereziekin. Berebiziko zurrunbiloa. Euren inspirazio-iturri nagusia, 1970eko hamarkadako zinemaren soinu-bandak.

Hainbat jarraitzaile sutsu dituzte AEBetako hip hopean, eta hainbat musikarik hartu dituzte taldearen doinuak: Jay Z («Il Consigliori» abestiaren eraginak daude «Picasso Baby» abestian), Doctor Dre («Ogni riferimento a fatti realmente accaduti» doinuak entzun ditzakegu «One Shot, One Kill» abestian) eta Demigodz («Eurocrime» abestia ageri da «Summer Of Sam» kantuan). The Child Of Love belgikarrak ere egin du halakorik, hain justu bere «One Day» abestian (Damon Albarn-ek esku hartzen duen horretan), italiarren «Una stanza vuota» kantua entzuten baita. Bere azken diskoa, zortzi pistako batean grabatua eta S.P.A.C.E izena duena, Ruta 66 agerkariaren arabera, «Sergio Leonek zuzendutako zientzia-fikziozko film baten soinu-banda perfektua» da. Haren aurretik, hainbat soinu-bandaz gain, beste lau LP gehiago ere argitaratu dituzte: euren izen bereko debuta, 2008koa; Ritornano quelli di... (2010), Ogni riferimento a persone esistenti o a fatti realmente accaduti è puramente casuale (2012) eta Traditori di tutti (2013). Euren curriculumean hainbat sari dituzte: Best Italian Tour, PIMI/MEIn 2009an jasoa; Best Band 2010, Keep On Music Awards sarietan jasoa; Best Future Movie saria, 2014an eskuratua Houston Film Fest jaialdian; eta Rome Independent Film Fest jaialdian eman zieten saria, Sogni di gloria filmaren soinu-bandagatik.

www.facebook.com/calibro35/

Albert Cavalier

Albert Cavalierreko donostiarrak indartsu datoz Mendebaldeko Kostan eratutako soinuek gurean ere eragin dezaketela erakustera. Laukote gazteak bere burua nekaezin frogatzen du “garage” estiloko temak sortzerako garaian, zeintzuetan melodiak beti indartsu eta lotsagabe suertatzen diren. Black Lips, Ty Segall edo Together Pangea bezalako taldeen jarraitzaile, laukotea arrakastatsu da honelako erreferentziak eure musikan adierazterako orduan, ‘I Don'tFuckin' Surf’ edo ‘La Casita’ bezalako izaera propioko kantuetan. Inolako dudarik gabe, Albert Cavalierren etorkizuneko mugimenduek gozagarri suertatuko zaizkigunaren itxura dute.

Rock-eko abestirik klasikoenak bertsionatzen zituen lagun-talde moduan hasitakoa, gaur KutxaKultur bezalako festibaletara iritsi den proiektua bilakatu da taldea, baita
DeadGhost, Hinds edo Ezra Furman bezalako taldeentzat gonbidatu.

www.facebook.com/AlbertCavalierOfficial/
 

IRAILA

 

29 IRA

DUSTAPHONICS + Sky Beats

Tunk Aretoa Irun
 21:00
 7 euro
 

DUSTAPHONIC

Dustaphonics taldeak Londresen du egoitza, eta euren musikak high-energy, rock n’roll, groovy soul, rhythm & blues eta benetako surf basati distiratsu instrumentala nahasten ditu.

Dustaphonics taldearen doinuetan ageri diren eragin musikalak Amerika aldekoak dira, vintage kutsukoak, baina, edonola ere, bada zerbait freskoa eta garaikidea euren musikan. Londreseko estilo garbia du taldeak, eta musika imitazio hutsetik harago eramaten dute, sekulako alaitasunez eta pasioz.

Proiektu honen sortzailea, ekoizlea eta kide iraunkor bakarra nazioartean ezaguna den gitarra-jotzaile, konpositore eta undergrounda da, Yvan Serrano - Fontova (DJ Healer Selecta ), Hayley Red ahotsean dela. Hala, beren tourretan maila goreneko musikariak izaten dituzte lagun, bikote ahaltsu hori oinarri dela.

Dustaphonics taldea musikako maisu handiekiko zaletasuna zuten lagunen gustuak eraginda sortu zen, hala nola Bo Diddley, Spanky Wilson, Wanda Jackson eta beste hainbat aitzindariren aldeko grinak elkartuta, eta berehala lerrokatu ziren www.reason2b.net guneak markatzen duen ildoan. Gainera, B serieko zinema-izar Tura Satanak (Faster, Pussycat, kill, kill!, Russ Meyer zuzendariarena) Serranorekin batera idatzi zuen «Burlesque Queen» abestia, Dustaphonics taldearen lehen albumean sartua: Party Girl (King A Ling Registros London / Dirty Water Records Ingalaterra). Dustaphonics retro eszenako banda gogokoenetako bat dira, eta euren ikuskizunek askotariko publiko handiak erakartzen dituzte. Urteetan zehar, genero honetan modako tokietan egin dituzte emanaldiak, Londresen zein Europa osoan: The 100 Club London, Islington Assembly Hall, Jazz Cafe, The Garage, eta beste hainbat lokal horren lekuko.

 Hori guztia ikusita, Dustaphonics zale ugaridun taldea da Europa osoan, eta, zalantzarik gabe, Europako retro alorrean aktiboenetako bat ere bai. BIG SMOKE LONDON TOWN disko berria kaleratzekotan dira, Dirty Water Records etxearekin. Era berean, Party Girl disko ezinbestekoa ere eskura daiteke, Kingaling Records eta Dirty Water etxeek banatuta.

Dustaphonics taldeak 2016ko irailean Johnny And Bo diskoa kaleratuko du, sekulako abesti dantzagarriekin; bilduma horren bitartez, Londresko taldea ezagun bilakatu duten soinu onenak bildu dituzte, euren inspirazio-iturri ugari eta aberatsak omentzeko asmotan. Irailaren amaieran Espainian egingo duten bira izango da abestioz zuzenean gozatzeko lehendabiziko aukera.

 www.facebook.com/TheDustaphonics

Sky Beats

Sky Beats Donostian jaio zen 2015. urtean, Manu Gestido-k, Gus González-ek eta  Sergio Villar-ek Lidia Insausti, soul influentzia duen abeslari gaztea, ezagutzen dutenean. Soul eta beste estilo batzuk jorratzeko asmotan taldea sortu eta 2013. urteko udaran, Heineken Jazzaldian, 6 kantu propio dituen lehen EPa aurkeztu zuten. Festibalean hiru urtez jarraian jo ondoren eta Vargas Blues Band eta Stacie Collins bezalako artisteentzat ireki ostean, haien lehen LP berria atera berri dute, Ad Libitum, promozio lanean aurkezten dutenaren bitartean.

www.facebook.com/skybeatsband

4 EKAI

DELAFE+ Nothing Box

 Kontadores Donostia
 21:00
 6 euro
Sarrerak: 
www.bibe.me

DELAFE

Hamarkada batez baino gehiagoz Delafé y Las Flores Azules taldearekin jo ondoren La fuerza irresistible lana aurkeztu du Delafék (Óscar D'Aniello), haren musika-proiektu berriaren lehen diskoa, alegia. Lan hori hainbat hilabetez landu du haren aliatu Dani Acedorekin batera, eta El Puerto de Santa María udalerrian produzitu eta grabatu du Paco Locorekin; horren ostean, baina, New Yorken nahastu du Grammy bat irabazitako Tim Lathamekin, zeinak artista ezagunekin lan egin duen (De La Soul, Erykah Badu, D'Angelo edo The Black Eyed Peas artistekin, besteak beste). Emaitza gisa askotariko soinuak erdietsi ditu, hainbat estilotatik elikatuta, baina beti musika beltzaren espiritua besarkaturik. Indar handiko kantu sorta bitalista taxutu du, jendea berehala dantzan jartzen duten horietakoak, eta musika-konposizioan oso ezohiko aniztasuna ere badago (popa, hip-hopa, funka, elektroa, diskoa agertzen dira, besteak beste), eta ezin ahaztu, orobat, Delaféren parafraseatu nahastezina, haren energia agortezina zein balen modura jaurtitzen dituen mezuak.

www.facebook.com/delafeylasfloresazules

Nothimg Box

Rock alternatiboa jotzen duen Donostiar hirukotea gara. Taldea Marcos Ubiriak (ahotsa eta gitarra), Koldo Bellosok (baxua) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dugu. Taldea 2014ko Martxoan hasi zen Burnout izenarekin. 2014 urtea kontzertuak eginez pasa eta gero demo txiki bat grabatu genuen Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolan. Hurrengo urtean Teledonostin agerraldi bat izan genuen. 2016ko hasieran gure lehenengo EPa grabatu genuen Donostiako Muir Estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean. Gure influentzia nabarmenenak Arctic Monkeys, Oasis, Berri txarrak eta Green day taldeetetatik datozkigu.

www.facebook.com/Nothing-Box-1624169057811708/

 

29 MAI

STEVE GUNN + Elena Setien

 Psilocybenea Hondarribia
 20:00
 7 euro
Sarrerak: 
www.bibe.me

STEVE GUNN

"Steve Gunn talde batekin biran dago: azken urteetan berarekin jo duten eta bere azken biran parte hartu zuten baxujole eta bateriajole berekin eta beste musikari amerikar batzuekin. Disko berria maiatzaren 6an kaleratuko du: Matador Records indie diskoetxe ospetsuarekin argitaratuko duen lehena. 2015ean argitaratu zuen talde oso batekin grabatu zuen bigarren diskoa, Way Out Of Weather izenekoa, eta oso kritika onak jaso zituen. Ondoren, Violators taldeko kide ere baden Kurt Vilekin split bat grabatu zuen –folk alternatiboaren kadentzia psikologikoak bien ezaugarri dira–. Wilcok udaberrian eta udazkenean bira horretan arituko dela baieztatu du, baita Primavera Sound jaialdian parte hartuko duela ere. 

steve-gunn.com

ELENA SETIEN

Hamabost urte luze atzerrian pasa ondoren Elena Setien bere jaioterrira itzuli da, Donostiara. Bere ezagutza musikala aberats bezain zabala da: biolin klasikotik hasita, konposizio formaletik jarraitu eta jazz zein “free” inprobisaziora iristeraino. Gaur egun bere lana sormenan oinarrituta, pop esperimeltal indie-an barneratzen da: melodia gogoraerrazak, ingeleraz, bestelako ikutu eta sonoritate berriekin. 2016aren bukaeran bere bakarkako lan berria aurkeztuko du, Mikel Azpiroz musikari donostiarrarekin batera ekoiztutakoa.

facebook Elena Setien

 

26 MAI

MARK LANEGAN + Duke Garwood + Arrutiko Intxaurrak

 Modelo Aretoa ZARAUTZ
 20:00
 7 euro

MARK LANEGAN 

Seattleko artista ospetsuak –Screaming Trees, Queens Of The Stone Age, Soulsavers eta Gutter Twins taldeetako kide ohia, besteak beste– «An Evening with MARK LANEGAN» izeneko bira bereziko hiru kontzertu emango ditu estatuan, horietako bat Zarautzen.

2014an, Phantom Radio argitaratu zuen, bere bederatzigarren diskoa, eta kritikaren txaloak jaso zituen. Egun material berria sortzeko lanean ari da. Halaber, Europako lokal txikietan jotzeko duela zenbait denbora iragarritako bira akustiko luzean murgilduta dago. Apirilean abiarazi du Erresuma Batuan eta laster izango da Zarautzen, Duke Garwood kolaboratzaile, diskografiako lagun eta bere arima bikiarekin.

DUKE GARWOOD

Londresen bizi den eta askotariko tresnak jotzen dituen musikari honek bakarkako bost disko argitaratu ditu, azkena 2015ean, Heavy Love izenekoa. Talde eta musikari askorekin aritu da kolaboratzaile, adibidez, The Orb musika elektronikoko bikotearekin eta The Archie Bronson Outfit rock taldearekin. Denek ezaugarri berberak nabarmentzen dizkiote: tresnak maisutasunez jotzen dituela eta berarekin jotzea izugarrizko esperientzia dela.

ARRUTIKO INTXAURRAK

Ane Arruti zarauztarra dago proiektu honen atzean. Ahotsa eta gitarra akustikoa erabiliz, emanaldietan berak sortutako abestiak eta euskal taldeen bertsioren bat eskaintzen ditu. 2013an lehen maketa argitaratu ondoren, bi urtez aritu zen kontzertuak ematen. Orain eszenatokietatik urrunduta dago, abesti berriak prestatzen.

 

22 API

 ROY LONEY & SEÑOR NO + Los Bracco

 AZKOITIA - ELKARGUNEA
 22:00
 7 euro

ROY LONEY & SEÑOR NO 

The Flamin’ Groovies taldeko Ray Loney beteranoak kontzertu bira eskainiko du, Señor No taldeak lagunduta berriz ere. Donostiako mutilek The Flamin’ Groovies taldearen rock-and-roll klasikoak joko dituzte, Loneyren gidaritzapean. Izan ere, zer hobe zale porrokatu batzuk baino erabateko sinesgarritasuna islatzen jarraitzen duen 60 urtetik gorako mito bati laguntzeko? Xabi gitarraz eta koruetan, Fumai baxuaz, Fosy, La Banda Trapera del Río taldeko kide ohia, bateriaz, eta, oraingo honetan, Jorge Colldan sei sokekin.

Oso ibilbide duineko musikariak izanda, ziur larrua utziko dutela The Flamin’ Groovies taldearen garairik puristeneko doinuak publikoari helarazteko, izarrak inoiz baino gehiago distiratu dezan. Ziurrenik doinu ospetsuak entzungo ditugu, adibidez, «Teenage Head» –nork ez du flipatu abesti horrekin?– edo «Slow Death» –hankak dardarka jarriko zaizkizu gitarrak bertsiorik gordinean entzunda–. Rock-and-roll hutsa da, baina «heriotza geldo» hau buruan betiko uzteko beharrezkoa den soinua gitarrei erraietatik bertatik ateratzen dien banda baten eskutik. Alderik erritmikoena «Comin After Me »,  «Headin For The Texas Border» –nolakoa izango da gitarren lehia oraingo honetan?– eta «Second Cousin», 1970eko Flamingo disko izugarrikoa, abestien entzungo dugu, besteak beste. Horri jarraitzen dion 1971ko diskoari dagokionez, baliteke «Evil Hearted Ada» abestiarekin bazilatzea edo gure tentsioa maila arriskutsuetara iristea «Have You Seen My Baby», «High Flyin´ Baby», diskoari izena eman zion «Supersnazz» bikaina edota ahaztuta daukagun «Sneakers» entzuten ditugunean.

Eta ezin dugu baztertu Loney jaunak Phantom Movers taldearekin sortu zituen kantuak entzuteko aukera. Musika-festa bermatuta dago. The Flamin’ Groovies taldearen zale zaharrek hainbat gau ahaztezin bizitzeko aukera izango dute; gazteek, berriz, rock-and-roll deitutako pozoi berezi eta hilgarria zainetan sentitu ahal izango dute. Aurreko biretako gau magikoetako batzuk bizitzeko aukera izan nuen nik neuk, eta hitzematen dizuet orduko oroitzapenak oraindik ere bizi-bizi gogoratzen ditudala.

BRACCO

Donostiako Gros auzoan 2013an sortutako Los Bracco taldea Pablo Fernándezek (ahots nagusia), Toni Medinak (gitarra eta koruak), Jorge Lópezek (baxua eta koruak), Dani Ayalak (gitarra), Pablo Ruiz del Cerrok (bateria) eta Iñaki Keef Amundarainek (teklatuak) osatzen dute.

Le Bukowski, Doka, Etxe-Kalte, Gazteszena eta tankerako taberna eta aretoetan hasi ziren zuzeneko akustikoak eta elektrikoak jotzen. Rock arin eta melodikoa sortzen duen rock taldea da. Abesti dantzagarri, zuzen eta gogoratzeko errazak jotzen ditu. Zarata Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, tradizio anglosaxoian errotutako taldea da, karisma handiko frontman batek eta melodia bikain eta letra itsaskorrez osatutako abestien zerbitzura dauden musikariek osatutakoa.  Iaztik lehendabiziko lana zuzenean aurkezten ari dira: Bendita esquizofrenia, Yon Vidaurrek ekoitzi eta nahastutako EPa.

 

KONTZERTUAK 2015

12 ABE

 JAAKO EINO KALEVI + JUPITER JON

 Modelo Aretoa (Zarautz)
 22:00
 7 euro (Sarrerak salgai)
 

Jaakko Eino Kalevi

Jaakko Eino Kalevi finlandiarrak kontzertu bat emango du, bere lehen disko luzea –Jaakko Eino Kalevi izen homonimokoa– aurkezteko. Kalevik kantatu eta dena ekoizten du diskoan, eta pop psikodelikoa funk eta folk geruzekin nahasten du leuntasun ikaragarriz. Emaitza, gustu onekoa oso-osoan, bitxia eta misteriotsua da, 2013ko haren EPa, Dreamzone, bezalaxe. Lau kantu biltzen zituen disko hark, eta radar guztiak piztu zituen. Oraingo honetan Ariel Pink baten ildotik jotzen du, baina poparen historia suntsitzeko eta birsortzeko haren premiarik gabe. Jaakkon ez da tentsio hori nabari; lehen aipatutakoa transmititzen du Kalevik: leuntasuna, ausardiarekin eta dotoreziarekin batera. Naturaren eta teknologiaren arteko fusio libre bat iradokitzen duten grooveak eta atmosferak baliatzen ditu; atmosfera konplexuak, nolanahi ere, lehen entzunaldian agerian geratzen ez direnak. Behin eta berriro haietara bueltatzera behartzen duten kantuak dira, hotsandirik gabe lotzen gaituztenak. Pop sintetikoaren trobadore bat da Kalevi (Sébastien Telierekiko paralelismoak sortzen ditu neurri batean, baina modu erlaxatuago batean), perfekzio platoniko lasaiaren bila. Nabarmentzekoa da haren curriculumean Domino diskoetxeak (eta haren azpienpresek) beren 20 urtetik gorako historian fitxatu duten lehen eskandinaviarra dela. Konparazioak maite dituztenentzat, horra hor pare bat, Kalevik berak norengan inspiratzen den galdetutakoan botatakoak: Lee 'Scratch' Perryrengandik haren soinuaren singulartasuna gustatzen zaio, eta haren jarrera, eta Chris Rearengandik, haren lasaitasun heldua.

https://www.facebook.com/JaakkoEinoKalevi/?fref=ts-- 

Jupiter Jon

Sareak arrainak harrapatzeko baino erabiltzen ez ziren garaietan, kasete bildumak grabatzen genituen etxean, lagunen artean banatzeko asmoz; lantzean behin, ligatzeko ere erabiltzen genituen, erromantizismo sonikoaren ariketa merke gisa.

Oraindik bada horrelako grabazioak egiten dituenik; esaterako, Jupiter Jon taldeko Baxi (abeslari eta gitarra jotzailea). Bada, CD-bilduma horiek jasotzen ditudan pribilegiatuetako bat neu naiz, eta baso-azpiko horietan gordetako soinu-oihan oparoa Jupiter Jonen proposamen eklektikoaren parekoa da: Rhythm and blues (Screamin’ Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) edo landa-grabazioak (hegaztien txioak).

Hala, Jupiter Jonen bigarren lan honetan, “Eta metaforak greba egin zeben….” , Baxiren bildumetako heterogeneotasun aberats hori nabarmendu egin da, bai eta erabat txertatu ere, Lamberto Perurenak egindako azal koloretsu bezain primitibotik hasita, Tortura Sistematika taldeko gitarrajole ohiaren ahalegin polikromoa grabazioan bildutako hamar doinuetan islatu baita: Paleolitikoa eta gero Elvis  kantuan entzuten diren rockabilly kutsuko oiloonomatopeiak, Satanak  piezako alboka, Navajo Kodigoan  kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatea  josten duten gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa edo Gansterrak operara doaz  abestiko lirismoa.

Eklektizismo horren baitan, gainera, kantuak hazi egin dira: ahots landuagoak, konponketak (sintetizadorea, harmonika, txistuak, kongak…), ñabardurak (gitarra-jolasak) eta sendotasuna (baxuaren ezinbesteko presentzia erraldoia).

“Pleistozenoko astelehenak”  urrun hartako haitzak eta errekak atzean utzi dituzte, eta sareen sareak agintzen duen sasoi honetan, etxeko bildumen aspaldiko xarma anitzarekin busti dute grabazio berria. Ohitura zaharren bidez, haien nortasunean sakonduz.

https://www.facebook.com/Jupiter-Jon-229806167096974/?fref=ts

11 ABE

ARCE + NI NAIZ HIP HOP 

 Amaia Aretoa (Arrasate)
 20:00
 7 euro (Sarrerak salgai)
 

Arce

#LUCIFFER ARCEren bigarren disko luzea da. 14 kantuk osatzen dute, eta zenbait musikariren kolaborazioak biltzen ditu: Kinky Bwoy valentziarra, Carmona, Darmo eta Chase madrildarrak, eta Soed &Facegaliziarrak. Haren diskorik osoena da, alderdi guztietan; askotariko gaiak jorratzen ditu, eta orain arte egin duenetik askotxo aldentzen diren instrumentalak dauzka. Hori bai, hastapenetik bereizgarri izan duen kaleko esentzia galdu gabe.

2008an ekin zion bere ibilbideari eta harrezkero 6 lan argitaratu ditu: Polvo de Ángel (2008), Antes Mendigo que Madero (2010), Perro Viejo (2012), 21 Gramos (2013), Toke de Queda (2014) eta Luciffer (2015). Honen aurretiko azken bi lanek (Toke de Queda eta 21 Gramos) oso harrera ona izan zuten Espainian, eta artista ospetsu bihurtu zuten. Egindako kopia guztiak saldu zituen, eta 2 milioi bisita izan zituen bere bideoklip ia guztietan.

Lan berria ere oso harrera ona izaten ari da; abestietako batzuek 4 milioi bisitatik gora izan dute dagoeneko Youtubeko haren kanalean.

Irailaren 29an argitaratu zen diskoa, eta oso-osorik entzun daiteke Itunes-en eta Spotify-n.

2012tik hona, kontzertuz kontzertu ibili da Espainia osoan; penintsula osoa korritu du eta 40 hiri baino gehiagotan jo du. Sold out egin du Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Donostian eta Bilbon, besteak beste; Mallorcan sold out bikoitza egin zuen bi egunetan jarraian (500 pertsonatik gora). Jaialdirik onenetan jo du: Hipnotik-en eta Viñarock-en, leporaino beteak biak, harrera ezin hobea izan zuen. Madrileko Palacio Vistalegren Method Man eta Redman handiekin jo zuen.

Instagramen 70.000 jarraitzailetik gora ditu –eta kopurua gora ari da egunetik egunera–, Twitteren 50.000tik gora, eta Youtuben 70.000 harpidedunetik gora. Arceren bideoklipetako batek 5 milioi bisita baino gehiago izan ditu Youtuben, beste hiru bideoklipek 2 milioi baino gehiago, eta 4k milioitik gora.

Bira honetan bere azken diskoa aurkeztuko du, Lucifer, baina ez ditu ahaztuko rap musikari gisa ezagun egin duten aurreko lanak, eta bere ibilbideko lan guztiak taularatuko ditu.

https://www.facebook.com/Arce-Perro-Viejo-434174996676259/?fref=ts

Ni Naiz Hip Hop

Zumarragako hiru taldek, Agresión Verbal-ek, Artilleria Pesadak eta Throw Rap-ek, osatutako crewa da. Zuzeneko indartsuak ematen dituzte eszenatokian 5 Mc eta 2 Dj dituztela. Abestietako batzuk dagokien taldeak jotzen ditu eta beste batzuetan elkarrekin aritzen dira.

Agresión Verbal: Zisok, Mad Shayam-ek eta Dj Sbans-ek osatutako taldeak hiru disko ditu (Revolucion del Estilo, Sendero al Olvido eta Terapia Fria). 2014an, Dj Sbans-en «Sendero al olvido» mixtapearen bideoklipa argitaratu zuten. 

https://www.youtube.com/watch?v=jvVwTE5qMjY

Artilleria Pesada: Carhe-k, Yilan Kartal-ek eta Dj Beniz-ek osatutako taldea da. Yilan Kartalek bi disko argitaratu ditu (La cordura del otro eta La locura de este mundo) eta Carhe-k bat (Vivir para rapear, rapear para vivir). 2015ean, Yilan Kartalek bere azken laneko abestietako baten bideoklipa sortu zuen.

 https://www.youtube.com/watch?v=EjykNfX_y8U

Throw Rap: SRK-k, Dj Beniz-ek eta Terry Terror gitarra-jotzaileak osatutako taldea da. 2014an «Sangre fresca» abestiaren bideoklipa argitaratu zuten.  

https://www.youtube.com/watch?v=rhCdygmAHfA

 

4 ABE

THE NEW PICADILLYS + PELAX

 Intxaurrondo K.E. (DONOSTIA)
 22:00
 9 euro (Sarrerak salgai)
 

The New Piccadillys 

The New Piccadillys Glasgoweko talde bat da, lau kidek osatua, 60ko soinuak eta 70eko punk-rockaren sentiberatasuna nahasten dituztenak. Gitarrek, bateria-kolpeek eta traje distiratsuek atzeko planoa jartzen diete estu-estutik armonizatutako klasikoen haien bertsioei: Ramonesen «Judy Is A Punk» (bandaren debut-singlea), esate baterako, edo Tha Clashen «Complete Control». Ramonesen ekoizleak, Ed Stasium-ek, haien «Judy Is A Punk» «historiako bertsiorik onena» dela aldarrikatu zuen behin. Zuzenean jotzen duten setlistak askotariko genero eta garaietako bitxi ugari biltzen ditu, energia neurrigabez joak eta musika-ekintza lotsagabeek eta kultur bandalismoak gatzozpinduak. Jimi Hendrix, Led Zeppelin eta Bob Dylan: hirurak izan dira The New Piccadillysen rock-makina birrintzailearen gai.

60ko klasiko animatuak zein rock instrumental basatiek blaitutako iluntasunak, haien errepertorioa berotzen duen dantza-pistara bideratuak guztiak.

 The New Piccadillysek Erresuma Batuko hainbat jaialditan jo dute, baita atzerrian ere, eta arrakasta handia lortu dute beren saio lotsagabe eta jostagarriekin. Haien lehen albumak, Introducing…The New Piccadillysek, Count Arthur Strong musika-kritikari ezagunaren iruzkinak gordetzen ditu barruan, eta Alemaniako Soundflat Recordsen argitaratu da. Hurrengo singlerako promozio-bideoan («Complete Control»), bandakideak irudikatzen dituzten txotxongiloak ageri dira, miniaturazko grabazio-estudio batean jotzen, Joe Strummer-en eta Mick Jones-en txotxongiloak dena ikuskatzen ari diren bitartean.

Facebook

PELAX

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean.

Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy’s Orchestra saioak, Saran grabatua Iñigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.

Facebook

27 AZA

THE HANGING STARS (UK) + Nire (Hondarribia)

 Psilocybenea   -   HONDARRIBIA
 22:00
 7 euro (Sarrerak salgai)

The Hanging Stars

The Great Pop Supplement diskoetxearekin argitaratu duten lehen singlearen hitzak Alan Lomax-en antologia zahar bateko orrietan aurkitu zuten folk-balada tradizional batetik hartu eta melodia berri baterako egokitu zituzten. Taldearen abestiek harmonia oparoak eta Ameriketako musika kosmikoarekiko, folk ingelesarekiko eta psikodeliarekiko zaletasuna uztartzen dituzte, eta desertuko eguzki beroaren eta Londreseko ekialdearen zeru grisaren artean koka ditzakegu.

 Debuteko 7"-ko singlea Lake Hollywooden (AEB) eta Walthamstow-en (Erresuma Batua) grabatu zuten Rob Campanellarekin (Beachwood Sparks eta The Tyde) eta Brian O'Shaughnessy-rekin (Comet Gain eta The Clientele), hurrenez hurren. The Great Pop Supplement etxeak urriaren erdialdean argitaratuko du The Hanging Stars taldearen bigarren singlea, The House on The Hill, eta 2016ko otsailean, lehen albuma.

Facebook

​NIRE da Ivan Zabalegi-ren (Lisaböko batería izandakoa) bakarkako proiektu berria. Rock-a eta Alt-county-a biartartekoa, lehenengo diskoa udazkenarekin argitaratuko du, Hamabost izenekoa, Bidehuts-en barnean.

Facebook

31 URR

EZRA FURMAN (USA)+ Albert Cavalier (Donostia)

 Modelo Aretoa (ZARAUTZ)
 22:00
 7 euro (Sarrerak salgai)

KARTELA 

Ezra Furman estatubatuarraren musika rock-and-roll hutsa da. Punkaren eraginpeko doinuan, Furmanen ahots sudurkariak Gordon Ganorena (Violent Femmes) dakar gogora, zentzurik onenean. Ahots gordin eta urratua du, inongo handiusterik gabe botatzen ditu literatur erreferentziak zein abstrakzioak, eta kaosak zipriztindutako dibertsioa eskaintzen du. 2006an egin zuen lehen agerraldia, The Harpoons banda lagun zuela, berak editatutako Beat, beat, beat plazaratu zuenean. Disko hura, gela arruntetan grabatua izan arren, nahikoa izan zen Brian Deck produktorearen arreta erakartzeko. Modest Mouse edo Iron and Wine taldeen produktoreak berehala ikusi zuen Furmanen potentziala, eta estudioan sartu zuen
 

Albert Cavalier

Albert Cavalier Donostiako garage-rock talde gazte bat da. Lehenengo maketa kaleratu berri du taldeak: I Don't Fuckin' Surf. Zarata eta nahaspila dira nagusi lanean, taldeak kontzertuetan duen energiaren adierazgarri.

Zinemaldiko Gaztemaniak! kontzertuak: Tabakaleran eta Dabadaban

'VINYLAND" : AURKEZPEN FESTA:

18 IRA

'VINYLAND" : AURKEZPEN FESTA:

LOS FLAMIN GUAYS+LIE DETECTORS+ JUAN DE PABLOS DJ

 TABAKALERA ZABALTZAN
 22:00
 10 euro

Sarreren zozketa

 

 

19 IRA

'VINYLAND" : AURKEZPEN FESTA:

PELO MONO (Guadalupe Platako Perico) + THE LOOKERS + JUAN DE PABLOS DJ

 DABADABAN
 22:00
 10 euro

Sarrerak Bloody Mary-n, Eiger tabernan eta Dabadaban. Sarreren zozketa

 

Belako

17 UZT

 Monterrón Parkea (Arrasate)
 22:30etan
 Doan 

Belako musika talde gazteak Mungian (Bizkaia) du bere jatorria eta 2011ko maiatzean hasi zuen bere ibilbidea Josu, Lore, Cris eta Lander taldeekideekin. Anai-arreba diren Josu eta Lore talde desberdinen bertsioak egiten hasi ziren, eta gutxira Cris eta Ibon batu zitzaizkien, nahiz eta azken honek taldea utzi zuen. Hutsuneari aurre egiteko, Lander sartu zen taldean eta horrela osatu zen egundaino jarraitzen duen taldea.

Gerora, jada zenbait kontzertu eman eta bi maketaren ostean, laukotea 2012ko EITBko Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu zen, irabazle suertatu zelarik. Maketa lehiaketa irabazteak maila handiko ekitaldietan jotzeko aukera eman zien, hala nola, Bilboko BBK Liven. Aurretik, Belako RNE 3-eko Disco Grande saiora gonbidatua izan zen, zeinean hirugarren postua lortu zuen 2011ko referéndum maquetero izenekoan.

Info +

26EKAIN

 Kontadores (Donostia)
 21:00
 6 euro (Sarrerak salgai)

LA BIEN QUERIDA-k atentzioa eman zuen lehenengo maketa argitaratu zuenetik, bere estilo bitxi eta originala zela eta. Bere abestien oinarria sinplea izan arren, aho zabalik uzten zuen haien edertasunak. Amodioari eta desamodioari buruzko poesia bikain horiek Los Planetas-en sorbatza gogorarazten zuten, baina zaratarik gabe; Sr. Chinarro-ren indar emotiboa; Le Mans-en gozotasuna eta The Magnetic Fields-en sentimendu biluziak. Musika honek gero eta publiko zabalagoa liluratzea lortu du pixkanaka, bai lehenengo lanarekin, «Romancero», bai hurrengo biekin, «Fiesta» eta «Ceremonia».  

Luke Armstrong-en musika gaur egungo soinuak eta folk britainiar tradizionalaren arteko fusioa da. Bere kantak entzuterakoan, 1960ko Les Cousins sorkuntzaren oihartzunak entzun daitezke (Frank Jackson, Nick Drake, John Martyn eta beste batzuk), akorde irekien eta fingerpicking teknika bereziaren bidez adierazten ditu eragin tradizionalak. Bere abestiek gogoeta pertsonalak eta balada tradizionalak nahasten dituzte. 2011tik Donostia-ko musika-eszenan murgilduta dago, bere sehaska Leize Gorria izan zen, eta harrezkero Euskal Herri osoan jotzen jarraitu du.

 

Info + Sarreren zozketa

Fiesta Vinyland
EKA

 Intxaurrondoko Kultur etxea (Donostia)
 22:00etan
 9 euro (Sarrerak salgai)

raham Day, Allan Crockford y Wolf Howard han estado de forma intermitente dándolo todo con su versión muscular de “Medway garage-rock” en sus varias combinaciones y formas, en un período de más de 30 años, sacando una gran cantidad de álbums. Los tres se reunieron en 2013. The Forefathers formaron la idea de que era el momento ideal para rebuscar por el catálogo de canciones de Graham Day y sacar un “best of…”: lo mejor de The Prisoners, The Prime Movers, The Solarflares y la banda más reciente de Graham, The Gaolers. 

Mushroom Cafeine es un power dúo de Hondarribia formado por Diego (batería- voz) y Pedro (guitarra – voz), convertidos ahora en trío con la incorporación de Xavi (bajo). Su música mezcla con nerviosa y rabiosa energía sonidos del garage rock de los ochenta, punk, psicodelia y rock alternativo de los noventa. Adrenalina pura en forma de canciónes. Stooges, MC5, Lyres, Radio Birdman, Celibate Rifles, The Nomads,Jon Spencer Blues Explosion, Nirvana, Mudhoney… son las bandas que nos evocan sus canciones.

 

Info + Sarreren zozketa

John The Conqueror
24 ABR

 Psilocybenea aretoa (Hondarribia)
 22:00etan
 7 euro (Sarrerak salgai)

JOHN THE CONQUEROR talde estatubatuarrak oinarri-oinarrizko bluesa egiten du, soul, funk eta indar handiko rock doinuekin zipriztinduta betiere. Intentsitate izugarriko taldea da, minutu gutxi batzuetan zure arima labana batekin moztetik deabruak hartuta izango bazina bezala dantzan jartzera eramaten zaituena.

Musikagintzan bi hamarkada betetzeko bidean da Jon Gurrutxaga.

 

Info + Sarreren zozketa

Maika Makovski
16 MAR

 Psilocybenea aretoa(Hondarribia)
 20:30etan
 7 euro (Sarrerak salgai)

Maika Makovski hemen da berriz, oraingoan, bertsio kontzentratuan; bera, bere pianoa eta gitarra, abestiak idatzi zituen moduarekin antza handia duen formatu batean. Bere gogokoenak, bandarekin bat ez datozen beste batzuk, baita berri batzuk ere. Maika Makovski (Palma Mallorcakoa, 1983) konpositore, abeslari eta aktore espainiarra da, eta ama andaluza eta aita mazedoniarra ditu. Hamabi urterekin hasi zen abestiak idazten eta hamalaurekin zuzeneko emanaldiak ematen. 

Indfo + Sarreren zozketa

KONTZERTUAK 2014

Kurt Baker Combo
27 ABE

 Psilocybenea aretoa(Hondarribia)
 22:00etan
 7 euro (Sarrerak salgai)

Psilocybenean goi mailako festa antolatzen ari dira "Vinyland" filmaren lehen trailerra aurkezteko. Gaztemaniaken programazioaren parte da. Kurt Baker Combo eta The Lie Detectors taldeen kontzertuen ondoren, Berta eta Marcos Bloody Maryk pintxatuko dute.

Info + Sarreren zozketa

 

The marajas
12 ABE

 Intxaurrondo K.E. (Donostia)
 22:00etan
 9 euro (Sarrerak salgai)

"Yesterday Always Knew" Stockholm eta Örebro hirietako The Maharajas taldearen bosgarren lana da. Azken urteetan talde honek jarraitzaile igari lortu ditu Europa osoan. Lan berria konposizio original itsaskorren sekuentzia agortezina da.

Info + Sarreren zozketa