Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Hurrengo kontzertuak!

ABENDUA

23 ABE

 THE LIMBOOS + URTZI AZKUE & THE FUNK JUNKERS

Elkargunea - AZKOITIA 
22:00
 7 euro 
 sarrerak erosteko

 

THE LIMBOOS Siguenos en Facebook

Aparteko gauzak batzuetan gure muturren aurrean gertatzen dira, gu geu konturatu ere egin gabe. Hala, gutxitan hartzen du batek The Limboos bezalako talde bikain batekin topo egiteak eragiten duen poza. Apartak dira ez delako inolaz ere ohikoa hainbesteko talentua duen gaur egungo R&B talde bat topatzea, are gutxiago gainontzeko talde guztien hain ezberdinak izanik. Eta bikainak dira taldeak erakusten duen generoaren maisuen ezagutza, klasikoekiko debozioa, kanta bakoitzean islatzen delako, DENAK haiek idatzitakoak gainera. Kantotan batere ohikoa ez den dohain bat agerian geratzen da: erritmo eta dotorezia bateratzeko gaitasuna.

 The Limboos ezerezetik sortu ziren, duela lau urte. Aste gutxi batzuetara, single bat grabatu eta errepidera jo zuten. Gaur arte ez dira gelditu. Taldea bere «Rhythm & Blues Exotikoa» Europan zehar zabaltzen ibili da, erraz ahazten ez den ikuskizun batekin. Haien lehen LPa «Space Mambo» (Penniman Records, 2014) sorpresa handia izan zen denentzat, baita komunikabideentzat ere. Jarraian euren kanta eta zuzeneko emanaldiekin askotariko publikoa erakartzea lortu zuten, baita rock and rollaren zirkuitutik at dauden zaleak ere.

 Bigarren LP hau, «Limbootica!», erritmoaren bihotzera egindako bidaiaren jarraipena da, sustraidun musika onenaren erdigunera bertara, bidearen bihurgune bakoitza ondo aztertuta. Eta hazten, beti hazten. Latinoamerikako eragina duen rhythm and blues formula magistralari, gospel eta swing tanta batzuk gehitzen dizkiote lan berrian («No Troubles», «I Don't Buy It» edo «Been Whole a lot Time» hipnotikoa), baita lehen garaietako soula ere («Lies»). Guztia, gainera, arima tropikala duten kanta itzelekin uztartuta: Brasileko bossari -«Blue Dream» bikaina-, Kubari -«Crazy Rumba» izugarria-, Jamaikako blue beatari -«I'm a Fool»- edo New Orleanseko kale bedeinkatuei («Calypso Drunk») egindako omenaldiak apartak dira.

 Zalantzarik ez izan, «Limbootica!» diskoak zeresana sortuko du. Kanta zoragarriei eta oraindik ere 30 urte betetzera heldu ez diren gazteon kalitate musikal ukaezinari, gainera, Mike Maricondaren produkzio bikaina gehitzen zaio. Denen artean aurreko diskoan baino are soinu biribilagoa lortzen dute, instrumentu berriak erabiliz eta kanta bakoitzaren zerumuga zabalduz, topatzen errazak ez diren moldaketa bikainekin.

 The Limboos desberdinak dira. Talentua, dedikazio nekaezina eta dotorezia dituzte arma. Eta «Limbootica!» diskoarekin asko, askoz gehiago, izango dira haiek gabe bizi ezin duten jarraitzaileen armadara batuko direnak. Probatu eta ikusiko duzu!

 

URTZI AZKUE Siguenos en Facebook

Urtzi Azkue & The Funk Junkers funk eta soul doinuak lantzen dituen taldea da. Urtzi Azkue 14 urterekin hasten da gitarra ikasten. Estilo ezberdinetako irakasleekin ikasi ondoren proiektu musikal ezberdinetan hasten da. Noizbait eta All Jazz Era bezelako proiektuetan hainbat urte eman ondoren, bakarlari moduan ibilbidea hastea erabakitzen du. Azken urteetan berak ekoiztutako eta grabatutako zenbait álbum publikatzen ditu.

Urtzi Azkue (2009):https://open.spotify.com/album/7lOvZWFoWo1vVqm43CR8CQ

 In This Small Space (2011):https://open.spotify.com/artist/1kWpn2Gm1KeBJSQIPIlQpQ

 Something Different (2015):https://open.spotify.com/album/4Ievs6TC7ia0rtAPc9dV7K

 Ibilbide berri honetan Bergara eta Azkoitia inguruko jam session eta kontzertu inprobisatuetan ezagututako musikariez osatutako The Funk Junkers taldearen laguntza du. Talde modura Ibilbide oso laburra­ duten arren, Gasteizko Jazzaharrean jotzeko zein Delorean-en telonero jotzeko aukera izan dute.

ABENDUA

8 ABEN

 NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS + The Living Eyes

Psilocybenea -HONDARRIBIA-
22:00
 7 euro  
 sarrerak erosteko

NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS Siguenos en Facebook

Detroiten sortu eta hazi zen Nikki Corvette. 16 urte zituelarik, etxetik joan zen, bere gurasoek ez ziotelako baimenik eman MC5 taldearen kontzertu batera joateko. Eta ez zuen inoiz atzera begiratu.

1977an, Nikki & The Corvettes sortu zuen. Bomp! Records diskoetxe ospetsuarekin atera zuten 1980ko albuma. Hari buruz «power poparen perfekzioa» edo «Ronettes eta Ramones taldeen artekoa» zela esan zen.

Pop punkaren sorrerako heroi eta rock artista aitzindarietako bat da Nikki. Zentzu handiz uztartzen zituen neska-taldeen harmoniak eta pop eta rock and roll ukitu gogoraerrazak, Blondiek nahasketa horiek komertzial bihurtu baino askoz ere lehenago.

Ramones taldearekin eta (duela gutxi) bere zale handia den Blondierekin birak egin ditu eta diskoak zein singleak merkaturatu ditu etengabe Nikkik, mundu osoan kontzertuak emanez. Esaterako, Japonian, pop ikono itzela da. Eta oraindik ere dena emanda dabil, disko eta single berriak atera baititu bere banda italiarrarekin: Hervé (The Peawees), Franz (Miss Chain & The Broken Heels) eta Brown (T.U.P. Studio):  The Romeos, ez zenuke inola jakingo oraindik ez zela 1980.

THE LIVING EYES Siguenos en Facebook

The Living Eyes bolo-bolo dabilen Australiako garage rock teenager estiloko talde berria da. Billy Gardner, Dayle Herbert, Nicholas Hill eta Mitch Campleman taldekideek taldearen izen bereko diskoaren ale guzti-guztiak saldu dituzte. Albumak izan duen arrakastaren ondorioz, Anti Fade diskoetxe argitaratzaileak Ozeaniako altxor berriaren berrargitalpen berezia egin behar izan du. Nahiz eta Australian gaur egun Tame Impala edo Pond talde psikodelikoek duten arrakasta gehien, Geelongetik (Victoria) datozen mutilok garaje doinuen jarioari bide eman diote, eta zeresan handia ematen ari dira, gora helduko diren seinale.