Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Hurrengo kontzertuak!

AZAROA 

18 AZAR

 Eilen Jewell + Ainara Legardon+ Charlie & The colours

Tunk Aretoa -Irun-
21:00
 7 euro  

  sarrerak erosteko

 

Eilen Jewell Siguenos en Facebook

Kritikak txalotu dituen jatorrizko abestiz osaturiko bost disko kaleratu ondoren, «akorde minorren erregina» oraingoan bluesera igaro da. Eilen Jewell blues eta R&B estiloko bertsio zahar eta ausartekin iritsi zaigu, eta bere musikaren bereizgarri den country klasiko, folk eta rock and roll nahasketa indartsuari gehitu dizkio. Bessie Smithen 1920ko hamarkadako barrelhouse sendo haietatik hasi, eta Betty Jamesen 1960ko hamarkadako soinu elektrikoetaraino, bluesak beti eragin handia izan du Boisen (Idahon) jaiotakoen artean, eta Jewell horien tartean dago.  

Down Hearted Blues diskoan (2017ko iraila, Signature Sounds Recordings), Eilenek eta bere taldekide leialek (Jerry Miller, Shawn Supra, Jason Beek) blues iluneko bertsio likitsak, tartean, Charles Sheffielden It’s your Voodoo Working, Willie Dixonen You Know My Love eta Albert Washingtonen One of These Days. Gainera, taldeak soinua bere soilean laga du, bateria eta instrumentu elektrikoen ordez, garbitzeko oholak, mandolinak eta banjoak erabilita, eta Memphis Minnieren Nothing in Rambling, Bessie Smithen Down Hearted Blues eta Moonshine Kateren Poor Girl’s Story bertsionatu dituzte.

Zintzotasuna, konfiantza eta errespetua daude Eilen Jewelen musikaren muinean, 2006an Boundary County diskoa argitaratu zuenetik. Ez dago haren estiloa erraz sailkatzerik. Batzuek, goi-country esan diote; beste batzuek, sustraietako rocka, country beltza, americana... Alabaina, sailkatzea baino are zailagoa da kantautore honen moldakortasunarekin, istorioekin eta musika-irudiekin zeharo liluratuta ez geratzea. Bere ahots ederrarekin, portxean haize leuna sentituz edota su baten ondoan norberarentzat bakarrik ari dela sentiarazten du.

Jewellen estudioko diskoen artean, Butcher Holler nabarmendu daiteke, Loretta Lynnen omenezko lana, 2010ean argitaratua, non country gogor eta tradizionalari dion maitasuna adierazten duen. Sea of Tears (2009) diskoan, bestalde, Jerry Miller gitarra-jotzailearen distira sumatzen da, baita 1960ko hamarkadako surf instrumentalaren aztarnak ere. Queen of the Minor Key (2011) diskoan, besteak beste, Big Sandy eta Zoe Muth bikainak gonbidatu zituen parte hartzera. Jewellek berak idatzi zituen abesti guztiak.

Hamar urtez, Eilen Jewell han eta hemen ibili da, Madrilen, Manhattanen eta Melbournen, besteak beste, eta bere surf-noir eta americana biziaren aztarna utzi du. Ikuspegi musikal sotila baina sendoa, oholtzan agertzen duen goxotasuna eta hitz iradokitzaile originalak direla medio, gero eta sendoagoa da munduan zehar dauzkan jarraitzaileen leialtasuna. Oso ona da kantu tristeak interpretatzen. Arreta pixka bat jarri, eta laster konturatuko zara haren jarraitzaile umil eta fidelek urtetik urtera zergatik miresten duten gero eta gehiago.

 

Ainara Legardon Siguenos en Facebook

Ainara LeGardonek disko berria atera du –bere izena jarri dio izenburu modura–. Grabaketa-estudioan bertan osatu duen konposizio- eta produkzio-prozesuaren fruitu da lana. Hainbat hilabete eman ditu Xabier Erkizia musikari eta produktorearekin eskuz esku lanean. Elkarlan horren bitartez, Ainarak ikertu dituen musika-alderdiak ageri dira disko honetan, hau da, rock gogorrena, inprobisazioa eta soinu-esperimentazioa. Horiekin batera, ohiko bidelagunek hartu dute parte; Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa (bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koroak). Hitzak –aurrenekoz gaztelaniaz eginak–, artistak iruditeria ikertzen eta uztartzen egin duen bidearen isla dira.

Kontzertu honetan, Ainara LeGardon laukote gisa taularatuko da, eta aurreneko aldia izango da artistak Irunen taldearekin batera joko duena.

CHARLIE  & THE COLOURS Siguenos en Facebook

Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey Britaniarra eta Euskal Herriko eta Cataluniako hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Oriol Flores (bateria-jotzailea).

Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.

AZAROA

25 AZA

 KID CONGO & THE PINK MONKEY BIRDS + TRINI FOX

Psilocybenea - HONDARRIBIA 
22:00
 7 euro 
 sarrerak erosteko

 

KID CONGO AND THE PINK MONKEY BIRDS Siguenos en Facebook

Kid Congo and The Pink Monkey Birds deitzen da Kid Congo Powers gitarra-jotzaile budu gogoangarriaren azken bizi-berritzea. Lehendik hainbat talde seminal, sexi eta zingiratsuren kide izandakoa da; esaterako, The Cramps, The Gun Club eta Nick Cave and the Bad Seeds.

The Pink Monkey Birds Kid taldearekin sustraietara itzuli da, betidanik inspirazio-iturri izan duen jatorrizko musikara, eta garaje estilo gordina, rock txikanoa, fuzz efektua eta soulez beteriko baxu-lineak osagai dituen koktela ondu du. Bere diskoak abesti bolkanikoz beteriko oihan psikodelikoak dira, nahi ez duena ere dantzan jartzen dutenak.

Zuzenekoetan zoragarriak dira dantza-festa itzelak eragiten dituztenez.

Kid Congo and The Pink Monkey Birds taldeak disko berria du eta Europara dator aurkeztera. In the Red Records izan da argitaratzailea eta La Araña Es La Vida izena du. Gainera, laukote titularrak grabatu du: Kid Congo gogoangarria (Nick Cave and the Bad Seeds, The Cramps eta The Gun Club), Kiki Solis (Knife in The Water, Rhythm of Black Lines) Ron Miller (Switch Hitter, Up The Academy) eta Mark Cisneros (Medications, Deathfix). Zuzenean inoiz ikusi dugun talderik harrigarrienetako bat.

 

TRINI FOX Siguenos en Facebook

Trini Fox 2015ean sorturako musika talde bat da. Suharri, Gilen eta Iñaki, Azpeitia-Azkoitiako hiru gaztek osatua. Partaideek 18-19 urte inguruan dituzte. Dagoenekoz musikari esperimentatuak dira lehehanago izan dituzten talde batzuengatik: Lockheed, Walkmans edo 2Shock. Musika estiloari dagokionez, ez dira genero batera mugatzen. Stoner-rock, Punk-rock eta rock Alternatiboaren arteko nahasketa bat egiten dutela esan daiteke. Askotan Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako taldeekin konparatzen dituzte. Nabarmentzekoa da hirukoteak transmititzen duen esperientzia musikala oholtza gainetik bi gitarra eta bateria batekin.

ABENDUA

8 ABEN

 NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS + The Living Eyes

Psilocybenea -HONDARRIBIA-
22:00
 7 euro  
 sarrerak erosteko

NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS Siguenos en Facebook

Detroiten sortu eta hazi zen Nikki Corvette. 16 urte zituelarik, etxetik joan zen, bere gurasoek ez ziotelako baimenik eman MC5 taldearen kontzertu batera joateko. Eta ez zuen inoiz atzera begiratu.

1977an, Nikki & The Corvettes sortu zuen. Bomp! Records diskoetxe ospetsuarekin atera zuten 1980ko albuma. Hari buruz «power poparen perfekzioa» edo «Ronettes eta Ramones taldeen artekoa» zela esan zen.

Pop punkaren sorrerako heroi eta rock artista aitzindarietako bat da Nikki. Zentzu handiz uztartzen zituen neska-taldeen harmoniak eta pop eta rock and roll ukitu gogoraerrazak, Blondiek nahasketa horiek komertzial bihurtu baino askoz ere lehenago.

Ramones taldearekin eta (duela gutxi) bere zale handia den Blondierekin birak egin ditu eta diskoak zein singleak merkaturatu ditu etengabe Nikkik, mundu osoan kontzertuak emanez. Esaterako, Japonian, pop ikono itzela da. Eta oraindik ere dena emanda dabil, disko eta single berriak atera baititu bere banda italiarrarekin: Hervé (The Peawees), Franz (Miss Chain & The Broken Heels) eta Brown (T.U.P. Studio):  The Romeos, ez zenuke inola jakingo oraindik ez zela 1980.

THE LIVING EYES Siguenos en Facebook

The Living Eyes bolo-bolo dabilen Australiako garage rock teenager estiloko talde berria da. Billy Gardner, Dayle Herbert, Nicholas Hill eta Mitch Campleman taldekideek taldearen izen bereko diskoaren ale guzti-guztiak saldu dituzte. Albumak izan duen arrakastaren ondorioz, Anti Fade diskoetxe argitaratzaileak Ozeaniako altxor berriaren berrargitalpen berezia egin behar izan du. Nahiz eta Australian gaur egun Tame Impala edo Pond talde psikodelikoek duten arrakasta gehien, Geelongetik (Victoria) datozen mutilok garaje doinuen jarioari bide eman diote, eta zeresan handia ematen ari dira, gora helduko diren seinale.