Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Badator Katapulta Tour Gipuzkoa 2018! 

Katapulta Tour 2018

Programari buruzko xehetasunak:

Zer da programa hau?

“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. 2018an Gipuzkoan egingo den zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratuko dira bertan.

Zer egin behar dut izena emateko?

Orri honetan duzun formularioa bete behar duzu. Izen-ematea urtarrilaren 22an amaituko da.

HELBURUAK

 

  • Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea.
  • Lurraldeko kultura dinamizatzea.
  • Kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea.

HARTZAILEAK ETA ESTILOA

 

  • Hartzaileak:

Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da.

  • Estiloak:

Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.

Aurkezten diren proposamenek artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.

ESKAINIKO DENA

 

Hautatutakoei honako hau eskainiko zaie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa

Izen-ematea eta oinarriak:

Arte eszenikoak ARTE ESZENIKOAK FORMULARIOA (epea itxia)

Arte eszenikoen arloan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau izena emateko.

Musika MUSIKA (epea itxita)

Musika arloan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau izena emateko.

OinarriakOINARRIAK:

Kontsulta itzazu programaren oinarriak (pdf)