Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 programaren bidez, 30 artista taula gainera igoko dira dozena bat herritan

Abenduan egindako deialdi irekiari erantzun diotenen artean egindako hautapen prozesua bukatu ondoren, Katapulta Tour Gipuzkoa ekimenaren bigarren fasea jarri da abian.

+ Informazio gehiago

 

2017an aukeratutako artisten zerrenda:

Argazki galeria (Prentsaurrekoa. Donostia, 2017-03-03 )

 

Eskerrik asko deialdian parte hartu duzuen guztioi!

Edizio honetan, arte eszenikoetako kategorian 33  eta musikako kategorian 76 artista/talde animatu dira parte hartzera.

Adi egon! Laster prentsaurreko batean programaren balorazioa eta onuradunen izenak zabalduko dira. Ondoren, atal honetan eta Gipuzkoangazteren sare sozialetan argitaratuko ditugu. 

------------------------------------------------------------------------------------------

Musika, antzerkia eta arte eszenikoak gogoko dituzu? Monologoak egitea gogoko duzu? Maketa bat duzu?
Hau izan daiteke zure aukera! Bidal iezaguzu zure lana eta, aukeratua bazara, Gipuzkoa osoan zehar kontzertuak eta emanaldiak izateko aukera izango duzu! Parte hartu!

HELBURUAK

 

  • Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea.
  • Lurraldeko kultura dinamizatzea.
  • Kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea.

HARTZAILEAK ETA ESTILOA

 

  • Hartzaileak:

Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da. 
 

  • Estiloak:

Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.

Aurkezten diren proposamenek artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.

ESKAINIKO DA

 

Hautatutakoei eskainiko zaie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa
  • Musikari dagokionez, irizpide artistiko eta estilistikoek ahalbideratzen badute, emanaldietako bat Gaztemaniak programako talde profesional baten hasierako gonbidatu gisa izan daiteke.

Izen-ematea

  • EPEA ITXITA. 2016ko abenduaren 1etik 19ra bitartean.

Izena emateko epea itxita

gitarra gaztemaniak musika taldea

Izena emateko epea itxita

OINARRIAK [ PDF]