Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gaztemaniak Programa

Gaztemaniak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasate, Azkoitia, Donostia, Hondarribia, Irun eta Zarauzko udalek sustatzen duten musika programa da. Honi esker, gazteek, eskaintza komertzialaren interesgunetik kanpo geratzen diren korronte artistikoetako taldeen kontzertuak ikus ditzakete, zuzenean eta prezio merkean.

Gainera, hemengo taldeei ere kontzertu horietan telonero moduan parte hartzeko aukera ematen zaie, beren musika sustatzeko.

20 urte

Gaztemaniak programak 20 urte bete ditu! Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzak, eta Donostia, Hondarribia, Zarautz, Arrasate eta Oñatiko udalek sustatzen duten programa bueltan da.

Gaztemaniaki esker, gazteek, prezio merkean eta zuzenean ikusi ditzakete eskaintza komertzialaren interesgunetik kanpo geratzen diren korronte artistikoetako taldeen kontzertuak. Aurten programazio bikaina eskainiko du, beste behin ere.

 

Gaztemaniak programaren historia laburra

Gaztemaniak programa 1994. urtean sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zerbitzuak, bi helburu hauekin:

  1. Gazteei programazio kultural alternatiboa eskaintzea.
  2. Gazteek sortutako proposamen kulturalei laguntzea.

Gaztemaniak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko proiektu partekatua izateko sortu zen, gazteen kulturaren arloan egiten dituzten jarduerak bultzatzeko.

 

Kontzertuak

Gaztemaniak musika-programak kontzertu interesgarriak eskaintzen dizkie 20 eta 30 urte bitarteko entzuleei proposamen minoritarioak, ausartak, desberdinak eta halako izaera esperimental bat dutenak oinarri hartuta.

Hala, ospetsuak izan arren, programazio komertzialetik kanpo geratzen diren musika- taldeak entzuteko aukera eskaintzen die Gipuzkoako gazteei, zuzenean, formatu txiki zein ertainean. Gainera, Gipuzkoako taldeek ere "telonero" aritzeko aukera dute.

Gaztemaniak programatik 200 talde baino gehiago igaro dira, eta horien artean azpimarratzekoak dira nazioartean punta-puntakoak diren taldeen emanaldiak: Stereolab, Eels, Hefner... Bestalde, kontzertuetako ikusle-kopurua, batez beste, 220 pertsonakoa izan da eta, beraz, Gipuzkoako gazte askok gozatu dute Gaztemaniak programako kontzertuez.

 

 

Web-orrien historikoa

GM 99

GM 00

GM 2000-2014