Web edukia bistaratu
Gaztemaniak programa
Gaztemaniak da Gipuzkoan musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa. Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean garatzen du.
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018
“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, beste hainbat eragilerekin. #KatapultaTour
GAZTEMANIAK: KONTZERTUAK
Gaztemaniak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasate, Azkoitia, Donostia, Hondarribia, Irun eta Zarauzko udalek sustatzen duten musika-programa da. Honi esker, gazteek, eskaintza komertzialaren interesgunetik kanpo geratzen diren korronte artistikoetako taldeen kontzertuak ikus ditzakete, zuzenean eta prezio merkean.
Gainera, hemengo taldeei ere kontzertu horietan telonero moduan parte hartzeko aukera ematen zaie, beren musika sustatzeko. #Gaztemaniak