Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Kuotak eta txandak

Kuotak

2 kuota mota daude: 7 egunekoak ala 10-12 egunekoak.

 

Kuotak progresiboak izango dira; 2015.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak. Diru sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira. Tarteen kalkulua parte-hartzaileen familia unitatearen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren 2015ko ekitaldiko likidazio oinarria zati 12 eginez aterako da. 

Finkatutako tarteak eta kuota:

Hilabeteko sarrera tarteak Kuota 7 egun Kuota 10-12 egun
0 - 786,39 € 40 € 56 €
786,40 - 1.154,69 € 114 € 158 €
1.154,70 € baino gehiago 163 € 226 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie: 

Familia Ugariei eta Familia Monoparentalei: 7 egun 114 €   / 10 egun 158 €

Kategoria Bereziko Familia Ugariei: 7 egun 81 €  /  10 egun 113 €

DBE, DSBL edo GLL onuradunak edo Kide guztiak langabezian dituzten familiak: 7 egun 40 €  /  10 egun 56 €

Txandak

Txandak 3 taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte. Klik egin botoietan haiei buruzko informazio ikusteko.

 

  14-15 urte   14-17 urte   16-17 urte