Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Informazio orokorra

 

zapatillak oporraldia

  • Gazteek "Gazte Oporraldiak" programan parte hartzeko izena ematen dutenean, nahi dutelako etortzen direla eta egingo diren jardueren jakinaren gainean daudela pentsatzen dugu (ongi begiratu behar da informazio-liburuxka). Horregatik, jardueretan aktiboki parte hartu behar dute, arazo berezirik ez badute. Bestalde, txanda jakinen batean parte hartzeko eskakizun bereziren bat baldin badago –adibidez, igeri egiten jakitea-, kontuan hartu behar dute.
  • "Gazte-oporraldiak" programan bi hizkuntza aukera daude:
    1. Euskara: aukera honetan, parte-hartzaileek gai izan behar dute, harremanak euskaraz izateko, bai taldekideekin bai begiraleekin. Hautatu denez, hizkuntza hori izango da komunikazioan erabili beharrekoa; beraz, ezinbestekoa da hizkuntza ondo jakitea.
    2. Gaztelania: jarduerak hizkuntza horretan egingo dira osorik, eta beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin batera egingo dira.
    3. Frantsesa/Gaztelera: Txanda hau, Atlantiar Pirinioetako gazteekin batera egingo dugunez, beharrezkoa da frantsesa zerbait jakitea edo ikastaro bat egiten aritzea.

  • Kasu batean zein bestean, parte-hartzaileek egin duten aukerari zor zaion errespetua eskatuko da.
  • Gazteek kasu guztietan errespetatu behar dituzte instalazioko arauak, ordutegiak, ekipamendua eta ingurumena; eta, beren esku dagoen neurrian, gauzak ondo zaindu eta funtziona dezaten lagunduko dute.
  • Pertsona guztiak errespetatu behar dira, parte-hartzaileak, arduradunak eta jardueretan esku hartzen dutenak; oinarrizkoa da bizikidetza egokirako eta txandaren martxa onerako, eta ez da ametituko inoren kontra bazterketarik edo xenofobia-adierazpenik, ezta inor beldurtzerik ere.
  • Galarazita dago alkohola, tabakoa edo beste substantzia batzuk edukitzea eta kontsumitzea.
  • Oporraldiaren dinamika ez etetearren, ez da onartuko bisitarik, ezta gazteak irtetea ere. Salbuespeneko kasuetan horrelakorik egin ahal izateko, arduradunaren baimena beharko da.
  • Arrazoiren bat dela-eta (gaixotasuna, arauak ez betetzea, edo bestelako arrazoi pertsonalen bat), parte-hartzaileren batek oporraldia amaitu aurretik alde egin behar badu, itzulerako garraio-gastuak bere kontu izango dira.
  • Parte-hartzaileek sakelako telefonorik ez eramatea gomendatzen da, oporraldiko bizimoduarentzat traba izan daitezkeelako. Hala ere, eramaten badute, aurretik ohartarazten dugu beharbada murrizketak ezarriko direla, bai deiak egiteko, bai deiak hartzeko.
  • Ekintzaren garapenerako beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozkoak ez eramatea gomendatzen dugu. Antolatzaileak ez dira horien galeraren erantzule egingo.
  • Lekua lortu eta kuota ordaintzen denetik aurrera, dirua ez da itzuliko funtsezko arrazoiren bat ez badago, eta, betiere, gertatutakoa behar adinako aurrerapenez jakinarazi bada. Nota txarrak izatea ez da baliozko arrazoia kuota itzultzeko.