Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Elkarteak nola sortu

 

Elkarte bat sortzeko, ondoko urratsak eman behar dira:

  • Gutxienez 3 pertsona fisiko zein juridiko elkartu, interes edo helburu komunekin, eta betiere irabazi asmorik gabe. 
  • Eraketa-akta egilestu eta estatutuak idatzi (horiek dira elkartearen barne-araubidea zehazten duten arauen-multzoa).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan izena-eman. Elkartea sortzeko derrigorrezkoa ez bada ere, bermea da bai elkarteekin harremanak dituzten besteentzat, bai elkarteetako kideentzat eurentzat ere.

 

elkartea bat sortu elkartegintza

Pauso hauek guztiak emateko aurkeztu beharreko  dokumentuen ereduak Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erroldaren webgunean aurki daitezke: eraketa-akta, estatutuak eta izena emateko eskaera.