Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Kudeaketa

Elkarteen kudeaketa

Elkarteak honako talde hauetan sailkatzen dira:

  • Xede partikularrak dituzten elkarteak.
  • Xede orokorrak dituzten elkarteak.
  • Herri-onurakotzat aitortutako elkarteak (gainerakoek ez dituzten hainbat eskubide izango dituzte, esate baterako, zerga erregimen berezia).

 

Elkarteen organoak

  • Batzar Nagusia: Elkartearen gobernu-organo gorena da, eta elkartekide guztiek osatuko dute.
  • Presidentea: Elkartearen ordezkaria da. Printzipioz, bera da Batzar Nagusiko buru, eta kide anitzeko gobernu-organoko buru ere bai.
  • Idazkaria: Ziurtatzeko ahalmena du. Batzar nagusian beteko ditu esleituta dituen eginkizunak, eta kide anitzeko gobernu-organoaren bileretan ere bai.
  • Diruzaina: Ekonomia-baliabideen zaintzaz arduratuko da, baita aurrekontuko eta kontabilitateko betebeharrak betetzeaz ere.

Organo hauez gain, estatutuetan kide anitzeko gobernu-organo bat egotea aurreikus daiteke: Zuzendaritza Batzordea. Honek elkartea zuzentzeko eta kudeatzeko eginkizunak beteko lituzke.

Fiskalitatea

Elkarteen betebehar fiskalek lotura zuzena dute haiek egiten duten jarduerarekin. Kasu gehienetan, irabazi-asmorik gabeak izateagatik zergak ordaintzera beharturik ez egon arren, hainbat eskari prestatu eta aurkeztu beharko dituzte, zerga-salbuespena lortzeko.

Orokorrean, honako hauek dira elkarteek kontuan hartu beharreko zerga garrantzitsuenak:

  • Identifikazio Fiskaleko Kodea.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).
  • Sozietateen gaineko Zerga.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zerga.

Ogasuneko web-orrira joan