Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

CRAJ eraikuntza

CRAJ

Zer da CRAJ?

CRAJ (Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa) gazte-elkarteentzako zerbitzua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak haien eskura jartzen duena. Gipuzkoako gazte-elkarte guztientzat zabalik dago, eta bertan eskaintzen dira, besteak beste, aholkularitza, informazioa, azpiegitura eta prestakuntza.

 

CRAJeko elkarte izateko baldintzak

CRAJeko elkarte bat izateko, hauek dira baldintzak:

  • Jarduera gehienak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egitea.
  • Jabetzan edota alokairuan lokalik ez izatea edo, lokala izanez gero, erabiltzeko baldintza txarretan egotea.
  • CRAJ!eko elkarte erabiltzaileen erroldan izena emana izatea; horretarako, dagokion fitxa beteko da.

 

Aholkularitza

CRAJek informazio- eta aholkularitza-mota ezberdinak eskaintzen ditu:

  • Elkarteen sorkuntza: elkarte bat sortzeko eman behar diren pauso guztiei buruzko informazioa ematen du, esate baterako, aurkeztu beharreko dokumentu eta ereduak betetzeko, sortu daitezkeen zalantzak argitzeko...
  • Elkarteen kudeaketa: elkarteei laguntza ematen zaie, beren eguneroko jardueran izan ditzaketen arazoei aurre egiteko.
  • Diru-laguntzak: Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Atalak banatzen dituen  diru-laguntzei buruzko informazioa ere ematen da CRAJen, hala nola, aplikazioarekin egon daitezkeen zailtasunak edota bestelako zalantzei aurre egiteko beharrezkoa den laguntza.

Baliabideak

  • Zentroan hainbat  baliabide jartzen dira gazte elkarteen eskura: bilera gelak, ikus-entzunezko baliabideak, baliabide informatikoak,... Ondorengo loturan guztiak aurki ditzakezu...