Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

PRAKTIKA ONAK

Ongi etorri!

Atal honetan Gaztematika sistema osatzen duten eragile desberdinek burututako praktika onak kontsulta ditzakezu. Arloko profesionala bazara, edo haur, nerabe eta gazteen inguruko interesa baduzu, adibide hauek erabilgarriak izango zaizkizu. Baliagarriak izan daitezkeen metodologiak, prozesuak eta esperientziak partekatzeko lekua da hau.

Gainera, praktika ona zer den eta praktika izatetik adibide eredugarria izatera pasatzeko bete beharreko irizpideak ere azalduko dira leku honetan. Zure esperientzia eta jakintza konpartitu nahi badituzu, zure praktika bidali dezakezu atalean azal dadin.

 

Praktika onen zerrenda Praktika onen zerrenda

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

2017·11·28

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

Ibarrako gaztelekuan parte hartzen duten DBH2 eta 3ko nerabeek “Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz” ekimena garatu dute. Nerabeek bultzatutako ekintza da, eta auzolanaren bidez bertako hiri-altzariak berritzeko eta herriko espazioak bereganatzeko asmoa du. Ekimenaren helburua da herritarren parte hartze aktiboa sustatzea, eta nerabeak sozializatzen diren espazio publikoarekiko ahalduntzea.

DEBA: Eskutik eskura proiektua

2017·08·10

DEBA: Eskutik eskura proiektua

Debako 8 gaztek bultzatuta, gaztelekuaren laguntzarekin, giza eskubideen aldeko bidaia antolatu dute Saharara .

AZKOITIA: Enea-Zurea proiektua

2017·08·09

AZKOITIA: Enea-Zurea proiektua

"Enea zurea" sentsibilizazio- eta solidaritate-proiektua da, beste herrialdeetako haurren eta gazteen errealitatea, kasu honetan Nepaleko haurren eskubide eta beharrak, Azkoitiko Ludotekoko haurrei gerturatzeko martxan jarri dena.

TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea

2017·05·12

TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea

Nerabeak ardatz dituen prebentziorako lan-taldea lanean ari da departamentu eta arlo desberdinen artean sorturiko hainbat proiektutan

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu