Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

   PARTAIDEAK ZERBITZUAK PRAKTIKA ONAK ARGITALPENAK

 

GAZTEMATIKA da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sistema publikoa. Gure sarearen helburua da gipuzkoarrei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan etapa zehatz horietan behar duten modu espezifikoan laguntzea, pertsona autonomo gisa beren biografia eraiki dezaten.

Horretarako, etenik gabeko bide-laguntza profesionala, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta, hitz batean esanda, sustapena eskaintzen dizkie, hurbileko zerbitzu eta baliabideen bitartez.

Horiek horrela, sistema bat osatuz, Gaztematikak erreferentzia-esparru orientagarri eta malgu bat izatea lortu du haur, nerabe eta gazteen alorreko politika publikoetan.

Gaztematika definizio-dokumentua

 

 

 

    Facebook     G+     Twitter

ZER BERRI? ZER BERRI?

Gazteria-arloko profesionalen Estatu-mailako topaketa.

GAZTERIA ARLOKO PROFESIONALAK 2019·01·17

Gazteria-arloko profesionalen Estatu-mailako topaketa.

Topaketaren izenburua da “Behar ditugun gazteria-politikak: hauteskunde-programetarako proposamen zehatzak” eta Alacanten izango da otsailaren 16an eta 17an

Gazteriari buruzko estereotipoak gezurtatuz: #TheRealYoung

FAD SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA 2019·01·16

Gazteriari buruzko estereotipoak gezurtatuz: #TheRealYoung

#The RealYoung, FAD erakundearen sentsibilizazio-kanpaina berriaren helburu nagusia da gazteriari buruzko estereotipoak gezurtatzea

Wiki gazteriari buruz

GAZTERIA ETA EUROPA 2019·01·15

Wiki gazteriari buruz

Youth Wiki Europako herrialdeen gazteria-politikei buruko informazioa aurkezten duen on line plataforma bat da.

PRAKTIKA ONAK PRAKTIKA ONAK

Atzealdea

GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

2018·12·14


GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

Gaztematikak (Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemak) antolatuta, foroa da Gipuzkoako haurtxokoetan eta gaztelekuetan lan egiten duten hezitzaile zein suspertzaileek duten topalekua.

Bertan, hezitzaile ezberdinek, Gaztematikari buruzko informazioa (egitasmoak, prestakuntza…) jasotzeaz gain, aukera izaten dute intereseko gaiak landu, esperientziak trukatu, harremanak sendotu, eta Gaztematikako eta lurraldeko haurtxoko eta gaztelekuen sareko kide izateko sentimendua garatzeko.

Azken saioetan jorratu diren gaien artean daude, besteak beste, herritartasun digitala, berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, sexualitatea eta udako ekintzak.

Ikasturtean zehar, hiru foro antolatzen dira haurren hezitzaileekin, eta beste hiru, nerabeen hezitzaileekin.

Foro hauek bi funtzio nagusi bete nahi dituzte:

  • Alde batetik, hezitzaileen elkargune eta eztabaidarako gune izatea.
  • Eta bestetik, Gaztematikaren inplementazio-planaren segimendua eta hobekuntzak proposatzeko aukera izatea.

Azken urteotan, hezitzaileen foroak izaera ibiltaria du; horrela, hezitzaileek herri desberdinetako lantaldeak, ekipamenduak eta egitasmoak ezagutu ditzakete. Etorkizunari begira, foroen erronka handienak dira kanpoko komunikazioa hobetzea, hezitzaileen parte-hartzea indartzea eta udalen kopurua zabaltzea.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

- Gaztematikan hezitzaileen parte hartzea sustatzeko beharrari erantzun nahi dio egitasmoak.

- Haur, nerabeen eta gazteen sustapeneko zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko asmoz lan egiten da.

- Haurtxokoetan eta gaztelekuetan egiten diren esku-hartze profesionalak partekatzeko aukera zabaltzen du.

- Herri desberdinetako profesionalek parte hartzen dute. Hau da, lurralde mailako ekimena da.


Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak
Urtea 2018
Argitaratze-lekua Gipuzkoa. Gaztematika
Praktikaren helburuak
  • Hezitzaileak Gaztematikako parte aktibo izatea
  • Hezitzaileen arteko harremana sustatzea
  • Hezitzaileak beren lanerako ahalduntzea
Nori zuzendua

Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuetan lan egiten duten hezitzaileak


Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

GAZTEMIRA BULETINA

Haurren, nerabeen eta gazteen alorreko informazio interesgarria jaso nahi duzu, astero, zure posta elektronikoan?

Gaztemira buletina

Egin ezazu harpidetza GAZTEMIRA buletinean

 

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

GAZTEMATIKA KOMUNITATEA

Gaztematika sarearen plataforma digitala da, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko profesional eta eragileen harreman, komunikazio eta lankidetzako tresna nagusia.

Gaztematika komunitatearen HELBURUAK