Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

   PARTAIDEAK ZERBITZUAK PRAKTIKA ONAK ARGITALPENAK

 

GAZTEMATIKA da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sistema publikoa. Gure sarearen helburua da gipuzkoarrei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan etapa zehatz horietan behar duten modu espezifikoan laguntzea, pertsona autonomo gisa beren biografia eraiki dezaten.

Horretarako, etenik gabeko bide-laguntza profesionala, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta, hitz batean esanda, sustapena eskaintzen dizkie, hurbileko zerbitzu eta baliabideen bitartez.

Horiek horrela, sistema bat osatuz, Gaztematikak erreferentzia-esparru orientagarri eta malgu bat izatea lortu du haur, nerabe eta gazteen alorreko politika publikoetan.

Gaztematika definizio-dokumentua

 

 

 

    Facebook     G+     Twitter

ZER BERRI? ZER BERRI?

Elkarrizketa: STEAM: GENEROA ETA TEKNOLOGIA

Kultura Digitala 2018·05·16

Elkarrizketa: STEAM: GENEROA ETA TEKNOLOGIA

Ikasketak aukeratzeko garaian oraindik ere genero-rol tradizionalek indar handia dute. Deustuko Unibertsitateak Inspira proiektuan lanean dihardu bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu asmoz, batez ere nesken artean.

Jardunaldia: GAZTEJEUNES . Modelos Innovadores en Atención la Infancia y Juventud en Desventaja Social. Marco transfronterizo y Buenas Prácticas

GAZTEJEUNES 2018·05·15

Jardunaldia: GAZTEJEUNES . Modelos Innovadores en Atención la Infancia y Juventud en Desventaja Social. Marco transfronterizo y Buenas Prácticas

“GAZTEJEUNES, mugaz gaindiko ekosistema baterantz gazteria-arloko gizarte-zerbitzuetan” izeneko europar proiektuaren helburua da gazteriaren esparruan euro-eskualdearen herritartasunean aurrera egitea. Horretarako, balio komunak identifikatu nahi ditu, elkar-egokitu eta erantzuteko ezagutzak trukatu, eta gazteei arreta emateko baliabideen eremuan dauden praktika onei buruz sentsibilizatu eta zabalkundea egin.

Euskadiko gazte gehienak pozik daude euren egoera pertsonalarekin

EUSKADIKO GAZTEAK 2018·05·13

Euskadiko gazte gehienak pozik daude euren egoera pertsonalarekin

Gazte gehienak pozik daude euren egoera pertsonalarekin eta poztasun hori handitu egin da, gainera, aurreko urteetatik hona. Ardura handien sortzen dieten arazoak lanarekin lotutakoak dira, nahiz eta azken urteotan hauen aipamenak gutxitu diren.

PRAKTIKA ONAK PRAKTIKA ONAK

AZKOITIA: Baratzegintza

2018·02·05

AZKOITIA: Baratzegintza

Haurrak naturara era dibertigarrian hurbiltzeko ekimena da. Azkoitiko ludotekako HH4-HH5 eta LH1-LH3ko haurrekin burutu da ekintza, hiru hilabetez.

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

2017·11·28

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

Ibarrako gaztelekuan parte hartzen duten DBH2 eta 3ko nerabeek “Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz” ekimena garatu dute. Nerabeek bultzatutako ekintza da, eta auzolanaren bidez bertako hiri-altzariak berritzeko eta herriko espazioak bereganatzeko asmoa du. Ekimenaren helburua da herritarren parte hartze aktiboa sustatzea, eta nerabeak sozializatzen diren espazio publikoarekiko ahalduntzea.

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

GAZTEMIRA BULETINA

Haurren, nerabeen eta gazteen alorreko informazio interesgarria jaso nahi duzu, astero, zure posta elektronikoan?

Gaztemira buletina

Egin ezazu harpidetza GAZTEMIRA buletinean

 

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

GAZTEMATIKA KOMUNITATEA

Gaztematika sarearen plataforma digitala da, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko profesional eta eragileen harreman, komunikazio eta lankidetzako tresna nagusia.

Gaztematika komunitatearen HELBURUAK