Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

ZERBITZUAK

Gaztematikaren oinarrian, udal-mailako zerbitzuak daude, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteengandik hurbilen daudenak. Beren hartzaile edo onuradunak 4 eta 18 urte arteko herritar guztiak dira; horien ongizatea bermatu nahi dute.

Hala, Gaztematikako zerbitzuek GIpuzkoako haurrei, nerabeei eta gazteei:

• Beren adinaz gozatzeko eta protagonista izateko aukera ematen diete

• Autonomia pertsonala garatzen laguntzen diete, gaitasun pertsonalak eta gizarte-harremanak landuz.

• Beren beharrei irtenbidea ematen ahalegintzen dira.

• Herritar aktibo eta parte-hartzaile izateko ahalmenak lantzen laguntzen diete.

Hori guztia landu ahal izateko, Gipuzkoako haurrak, nerabeak eta gazteak sustatzeko diren udal-zerbitzuek, funtsean, sei ekintza-arlo garatzen dituzte: informazioa, orientazioa, bide-laguntza, aisa hezitzailea, espresiorako eta parte hartzeko bideak, eta sorkuntzarako eta produkziorako bideak.

Gaztematikako udal-zerbitzuak adin-tarteen arabera antolatzen dira:

 

HAURRENTZAKO ZERBITZUA

4tik 11 urtera bitarteko haurrez arduratzen da. Era honetako zerbitzuen baliabide nagusia HAURTXOKOA da.

HZ definitzeko dokumentua

 

NERABEENTZAKO ZERBITZUA

12tik 17 urtera bitarteko nerabeak ditu hartzaile. Halako zerbitzuetan GAZTELEKUA da baliabide nagusia.

NZ definitzeko dokumentua

 

GAZTEENTZAKO ZERBITZUA

18 urtetik gorako gazteak dira bere ardura.

Oharra: GZ definitzeko prozesua lantzen dago.

 

PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ZERBITZUA

Beren tamainagatik edo bestelako arrazoiren batengatik adinkako zerbitzu espezifikoak izan ezin dituzten herrietan haur, nerabe eta gazteez arduratzen da. Hauetan ere HAURTXOKOA/GAZTELEKUA izan ohi da bitarteko nagusia. 

PSZ definitzeko dokumentua

PSZ azaltzeko diptikoa