Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

 

PARTAIDEAK: GAZTEMATIKA SAREA

Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistema Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek osatzen dute. Udal bakoitzak erabakitzen du, hitzarmen bidez, Gaztematikan parte hartu nahi duen ala ez eta, une honetan, lurraldeko 88 udalerrietatik 69 dira atxikita daudenak.

Erakunde horietako haur, nerabe eta gazteen sustapen-atalek eta horiek osatzen dituzten profesionalek (teknikariek, hezitzaileek, informatzaileek, etab.) ondo antolatutako egitura bat eraikita dute sistemaren barnean. Gaztematikaren foro eta organoetan eztabaidatzen eta erabakitzen dira Gipuzkoan, gure esparruan ditugun erronkak eta helburuak, eta horiei aurre egiteko garatuko diren plangintzak, ekintzak, etab.

Horrez gain, arloko lanaren kalitatea ziurtatzea ezinbestekoa da eta, horretarako, hainbat jarduera-ildo garatzen ditugu gure eragileen profesionalizazioa bermatzeko: prestakuntza, lan-hitzarmenak…

Bestalde, Gaztematikak beste sistema edo politika batzuekiko elkarreragina eta lankidetza ere bultzatzen ditu, haurren, nerabeen eta gazteen mesederako.

Debabarrena Urola Kosta Debagoiena Goierri Tolosaldea Buruntzaldea Donostia Oarsoaldea Bidasoa

 

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

BIDASOA

Hondarribia / Irun

 

BURUNTZALDEA ETA DONOSTIA

Andoain / Hernani / Lasarte-Oria / Urnieta / Usurbil

Donostia

 

DEBARRENA

Eibar / Elgoibar / Mendaro / Mutriku / Soraluze

 

DEBAGOIENA

Aretxabaleta / Arrasate / Bergara / Elgeta / Eskoriatza / Oñati

 

GOIERRI

Altzaga / Arama / Ataun / Ezkio-ItsasoIdiazabal /Itsasondo / Lazkao / Legazpi / Olaberria / Ordizia / Ormaiztegi /Segura / Urretxu/ Zumarraga / Zegama

 

OARSOALDEA

Errenteria / Pasaia / Oiartzun 

 

TOLOSALDEA

Abaltzizketa /Aduna/ Albiztur / Alegia / Alkiza / Altzo/ AnoetaAmezketa/ Balarrain Belauntza / Bidegoian / Gaztelu / Ibarra / Irura /Larraul / Leaburu / Lizartza / Orendain / Orexa / Tolosa / Villabona / Zizurkil

 

UROLA KOSTA

Aia  / Azkoitia / Azpeitia / Beizama / Errezil / Orio /Zarautz / Zestoa  / Zumaia