Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Erasmus+: Nesken eskubideak

Urrian egingo den topaketa honetan  5 herrialde ezberdinetako 15-17 urte bitarteko 30 neska elkartuko dira, denen artean neskek dituzten eskubideen inguruan aritzeko. Urriak 11ean ospatzen den nesken nazioarteko eguna aitzakitzat hartuz, neskek munduko leku ezberdinetan dituzten eskubideen inguruan hitz egin nahi da, taldeko nesken jatorri ezberdina ere kontuan hartuz. Izan ere, Tolosako 6 neskez gain, Palestina, Polonia, Turkia eta Alemaniako beste hainbeste neska elkartuko dira, leku bakoitzeko emakumezko 2 hezitzailerekin.

Partaideak 

  • 5 lekutako 6 neska + 2 emakumezko hezitzaile (guztira 40 emakume): Jerusalem (Palestina), Wroclaw (Polonia), Nilüfer (Turkia), Wiesbaden (Alemania) eta Tolosa.

Datak 

  • Urriaren 6tik 14ra burutuko da.

Izen-ematea

Lekua

  • Wiesbaden, Alemania.