Erasmus +: Gazteak Ekinean 

 

Kultura ezberdinak ezagutzeak, beste herrialdeetako gazteekin elkarlanean proiektuak garatzeak eta bidaiatzeak eragin oso onuragarria izan dezakete gazteen garapen pertsonalean eta profesionalean.

Hori dela-eta, Europar Batasunak gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak garatzeko diru-laguntzak ematen ditu, ERASMUS + programaren bitartez.

Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturik, ERASMUS + programak gazteria-arloan eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi izan dira Gaztematikaren baitan.

Hala, Aldundiak hainbat baliabide jarri ditu udalen eskura, gazteekin batera trukerako proiektuak aurkeztu eta garatu ditzaten. Bitarteko horien artean azpimarratzekoak dira diru-laguntza, azpiegiturak lagatzea eta Gazteguneko lan-taldearen aholkularitza eta bide-laguntza proiektuaren prozesu osoan zehar: diseinua, onartzeko aurkezpena, garapena eta ebaluazioa.


2024ko proiektua

Mental health and welfare

 

Ordiziako eta Wiesbadengo (Alemania) 14-15 urte bitarteko gazteek elkarrekin garatuko dituzte osasun mentalari buruzko hainbat ekintza. Proiektuak bi egonaldi izango ditu: Hondarribian, apirilaren 1etik 7ra, eta Wiesbadenen, abuztuaren 19tik 25era.

Hezkuntza ez-formalaren esparruan garatutako proiektu honen bidez, 14-15 urteko gazteei aukera eman nahi diegu osasun mentalari buruz hausnartzeko. Batez ere autozaintzaren eta autoezagutzaren inguruan arituko gara, dinamika ezberdinak egiten eta ongizate emozionalerako bidea ereten.


Helburuak:

  • Nerabeekin batera osasun mentalari buruz hausnartu.
  • Autozaintzak eta autoezagutzak ongizate emozionalean duten garrantziaz jabetu.

 Partaideak:

  • Guztira 35 pertsonak hartuko dute parte: Ordiziako 14 gaztek + 3 hezitzailek eta Wiesbadengo (Alemania) 15 gaztek + 3 hezitzailek.

 Datak eta lekua:

  • Hondarribia: Apirilak 1-7.
  • Wiesbaden (Alemania): Abuztuak 19-26.


Argazki galeria 



  Aurreko urteetako proiektuak  

 

Aurreko urteetako proiektuak ezagutu!