Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

Programaren bereizgarriak:

Honako hauek dira Erasmus +: gazteak ekinean programaren bereizgarriak:

  • Gaitasunen eta kualifikazioen aintzatespena eta balidazioa.
  • Nazioarteko dimentsioa.
  • Hizkuntza-aniztasuna.
  • Berdintasuna eta inklusioa.
  • Parte-hartzaileen babesa eta segurtasuna.

 

Helburuak 

Honako hauek dira Erasmus +: gazteak ekinean programaren helburu nagusiak:

  • Gazteen oinarrizko gaitasunen maila hobetzea.
  • Gazteen parte-hartzea sustatzea Europako bizitza demokratikoan eta lan-merkatuan.
  • Herritartasun aktiboa, kulturen arteko elkarrizketa eta gizarte-integrazioa sustatzea.
  • Gazteriaren arloaren eta lan-merkatuaren arteko loturak indartzea.
  • Toki-mailako, eskualde-mailako eta nazio-mailako politiken erreformak osatzea.
  • Ezagutzan eta esperientzian oinarritutako gazte-politikaren garapena babestea.
  • Gazteen jardueren nazioarteko dimentsioa indartzea.
  • Gazteriaren arloko langileek eta erakundeek duten egitekoa indartzea, gazteentzako laguntza-egitura gisa.