Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ohiko galderak

 

Nork har dezake ostatu Foru Aldundiko aterpetxeetan?

Foru Aldundiko aterpetxeetan honako hauek har dezakete ostatu:

  • Ikastetxeak
  • Legez eratutako haurren edo gazteen elkarteak edo taldeak
  • Legez eratutako ezgaituen elkarteak edo entitateak
  • Legez eratutako irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak

Halakoetan, gutxienez 12 laguneko taldeak izatea eskatuko da, erreserba egiteko.

Zarauzko eta Hondarribiko aterpetxeetan  REAJen  edota IYHFen txartela dutenek ere har dezakete ostatua. Txartel horiek indarrean egon behar dute eta aterpetxean aurkeztuko dira.

 

Lo-zakua eraman behar da?

Ez, aterpetxean izarak ematen dira. Gainera, tarifa guztietan (lo eta gosaria/ mantenu erdia / mantenu osoa), sartuta dago izaren zerbitzuari dagokion prezioa.

 

Aterpetxeetan sukaldea erabili daiteke?

Ez, debekatuta dago. Gainera, ezin da kanpoko jaki edota edaririk sartu.

 

Animaliak eraman daitezke gazte aterpetxeetara?

Ez, debekatuta dago.

 

Zer ordutan irekitzen eta ixten dira aterpetxeetako ateak?

Ordutegia honako hau da:

  • Ireki: goizeko 08:00etan.
  • Itxi: gaueko 24:00etan. Ordu honetatik aurrera isilik egon behar da.

 

Zer ordutan egiten dira otorduak?

  • Gosaria: 09:00etan
  • Bazkaria: 13.30ean
  • Afaria: 20:30ean (Seguran: 20:00ean)

 

Aterpetxeetan erre daiteke?

Ez. Alkohola, erretzea eta beste drogen kontsumoa debekatuta dago aterpetxeen eremu osoan.

 

Aterpetxeetan badago segurtasun-kutxarik?

Ez, norberak arduratu beha du bere gauzetaz.

 

Egiguzu galdera