Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Segurako aterpetxea

Kokapena

Segurako aterpetxea hirigunetik 200 metrora dago. Kokapen paregabea du, Aizkorriko mendilerrotik eta Aralarreko mendilerrotik gertu.

Aterpetxeak 64 toki ditu, 8, 6 edo 2 oheko geletan banatuta. Aterpetxeak norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio erabiltzaile bakoitzari. Bi jangela ditu, bilera gela, egongela, jolasgela, 100 lagunentzako ekitaldi-aretoa, telebista-gela (DVDarekin eta bideoarekin), pilotaleku estalia, mini-golfa, eta haur jokoak dituen lorategi zabala.

Ezgaituentzat egokituta dago.

Segura-Zegama errepidea
20214 Segura

TELEFONOA

 

 

Ostatu-erregimena

Aukera desberdinak daude: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantenu osokoa.

 

Tarifak

 

Tarifa murriztua* (BEZ barne)
Zerbitzua Gazteak < 25 Helduak >= 25
Ostatu osoa 20,00 € 24,20 €
Mantenu erdia 15,80 € 19,25 €
Bazkaria 07,00 € 08,80 €
Afaria 07,00 € 08,80 €
Gaua eta gosaria 12,00 € 14,85 €

*Ikastetxeak, haur eta gazte elkarteak, ezgaituen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.

 

3 urtetik beherako haurrek ez dute ordainduko, oherik okupatzen ez badute.

Izaren zerbitzuari dagokion prezioa sartuta dago tarifetan.
 

 

Erabiltzaileak

  • Ikastetxeak (gutxienez 12 lagun).
  • Haur eta gazte elkarteak (gutxienez 12 lagun).
  • Irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak (gutxienez 12 lagun).

 

Guneak

  • Jangela
  • Telebista, DVDarekin eta bideoarekin.
  • Aretoa
  • Umeentzako jolasak
  • Bilera-gela
  • Lorategi handia
  • Pilotaleku estalia
  • Aparkalekua

Zerbitzuak

  • Armairuak
  • Wifi
  • Berogailua

 

Segurako aterpetxea

Segurako aterpetxea

Segurako aterpetxea

Segurako aterpetxea

Segurako aterpetxea

 

Ordutegia

  • Harrera: 09.00 - 16.00
  • Gosaria: 09.00
  • Bazkaria: 13.30
  • Afaria: 20.00
  • Itxiera: 23.00

 

Inguruko jarduerak

  • Bizikletan ibili
  • Zaldiketa
  • Kultura-jarduerak
  • Mendian ibili
  • Car zirkuitua

 

Nola iritsi?

Errepidez

Madril-Irun N-1 errepidetik, Idiazabal parean Zegamarako bidea hartuta. Distantziak:

  • Donostia, 50 km
  • Gasteiz, 60 km

Garraio publikoa

Autobusez, Goierrialdea garraio-enpresarekin Ordizia-Zegama linearekin. Trenez, Beasaingo geltokiraino.

 

Online erreserbatu