Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Orioko aterpetxea

Kokapena

Txurruka aterpetxea Orioko Oribazar hondartzan dago. 112 plaza ditu, 4 edo 12 oheko geletan banatuta.

Aterpetxeak norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio erabiltzaile bakoitzari. Bost gela gehiago ditu, horietako bat telebista, DVD eta bideoarekin. Aparkalekua, jangela, jolasteko gune zabala ere badu, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko kirol-zelaia, ping-pongeko mahaiak eta estalitako eraikin bat, pilotan edo bestelako jokoetan aritzeko. Ezgaituentzat egokituta dago.

Txurruka
Oribarzar hondartza
20810 Orio

TELEFONOA

 

 

Ostatu-erregimena

Aukera desberdinak daude: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantenu osokoa.

 

Tarifak

 

Tarifa murriztua* (BEZ barne)
Zerbitzua Gazteak < 25 Helduak >= 25
Ostatu osoa 20,00 € 24,20 €
Mantenu erdia 15,80 € 19,25 €
Bazkaria 07,00 € 08,80 €
Afaria 07,00 € 08,80 €
Gaua eta gosaria 12,00 € 14,85 €

*Ikastetxeak, haur eta gazte elkarteak, ezgaituen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.

 

3 urtetik beherako haurrek ez dute ordainduko, oherik okupatzen ez badute.

Izaren zerbitzuari dagokion prezioa sartuta dago tarifetan.
 

 

Erabiltzaileak

  • Ikastetxeak (gutxienez 12 lagun)
  • Haur eta gazte elkarteak (gutxienez 12 lagun)
  • Irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak (gutxienez 12 lagun)

 

Guneak

  • Jangela
  • Telebista, DVD eta bideo gela
  • Bilera-gelak
  • Kanpoko igerilekua
  • Jarduerak egiteko estalitako eraikina
  • Lorategi handia
  • Boleibol-pista
  • Futbol-zelaia
  • Aparkalekua

Zerbitzuak

  • Armairuak
  • Wifi
  • Berogailua

 

Orioko aterpetxea

Orioko aterpetxea

Orioko aterpetxea

Orioko aterpetxea

Orioko aterpetxea

Orioko aterpetxea

 

Ordutegia

  • Harrera: 09.00 - 16.00
  • Gosaria: 09.00
  • Bazkaria: 13.30
  • Afaria: 20.30
  • Itxiera: 24.00

 

Inguruko jarduerak

  • Hondartza
  • Mendian ibili
  • Surfa
  • Piraguismoa
  • Bizikletan ibili
  • Zaldiketa
  • Arraunketa
  • Bela

 

Nola iritsi?

Errepidez

Aterpetxera Oriotik edo Zarauzko kanpinetik joan daiteke. Distantziak:

  • Donostia, 18 km
  • Bilbo, 90 km

Garraio publikoa

Aterpetxea Eusko Trenbideak garraio zerbitzuko geltokitik 1,8 kilometrora dago, eta Pesa eta Guipuzcoana konpainiek Orioko hirigunean duten autobus geltokitik bi kilometrora.

 

Online erreserbatu